2019(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

GENERO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

Gaur egun berezia da, izan ere, genero indarkeriaren aurkako eguna ospatu dugu eta ekintza ezberdinak burutu ditugu egunean zehar. Hasteko, lanketa egin dugu gelan, zer den genero indarkeria, nola ekiditu... ondoren betaurreko moreak margotu ditugu, baita munstro morearen lepokoa ere. Hemendik eta aurrerantzean koloretako munstro berri bat izango dugu ikastolan, MUNSTRO MOREA!