5 URTE















Maiatzak 11, astelehena
Gaurkoan lanak egiteko behean azpimarratuta dagoen hitzen gainean klik eginda word bat zabalduko zaizue.
Lanak egiteko klikatu gainean


Maiatzak 8, ostirala


BIDEOA







ESKULANA
Zuen gitarra propioa egitera animatzen zarete?
Begira zein ideia politak!!






ABESTIA:






LETREKIN JOLASEAN


u
l
d
a
n
b
o
r
r
a
h
l
p
b
i
o
d
f
h
k
o
h
k
a
a
i
i
s
f
z
y
r
e
w
r
g
b
u
y
t
r
o
n
b
o
i
a
k
b
i
o
l
i
n
a
g
g
w
p
d
s
a
a
z
g
d
d
a
r
t
e
q
w
h
x
g
a
i
c
t
o
q
a
s
r
d
g
f
y
u
o
a
a
a
b
g
u
i
p
t
u
r
u
t
a
x
a
x
a
i
o
v
a
c
x
n
u
j
k
i
o
k
l
o
e
r
t
c
k
o
w
e
r
d
c
u
i
b
v
o
r
j
h
w
x
a
s
e
r
t
u
i
o
k
o
k
l
p
x
t
x
i
n
d
a
t
a
n
t
u
i
o
a
s
e


Aurkitu ondorengo hitzak goiko hizki-sopan:
Danborra
Biolina
turuta
txindata
tronboia


MARGOTZEKO

















MAIATZAK 7, OSTEGUNA


MATEMATIKA


Handia eta txikia


zenbakien kartak erabiliz “handiagoa” eta “txikiagoa” kontzeptuak landuko
ditugu.



Edo etxean daukazuen beste objektu batzuekin (autoak, legoak, ipuinak,
arkatzak…) ere egin dezakezue.




Erregletak


Saiatu zuen erregletak erabiliz horrelakoa egiten.




Ondorengo batuketa hauek egiten saiatuko gara egin berri dituzuen
erregletak erabiliz. Ez ahaztu = ikurraren alboan emaitza idazteaz.




IDAZKETA LANTZEN
Erregleta bakoitzaren alboan, dagokion zenbakia idatziko dugu
( bat, bi, hiru, lau…)




IPUINA
The artist who painted a blue horse








IPUINARI  BURUZKO GALDERAK:


-Zein  koloretakoa da ipuinean agertzen den
krokodiloa?


________________________________

-Zein  koloretakoa da ipuinean  agertzen den
behia?


________________________________

-Zein  koloretakoa da ipuinean agertzen den
untxia?


________________________________


-Zenbat hanka ditu zaldiak?


______________________________________________


-Zein  koloretakoa da zaldia?


_______________________________________________


COOKIAK (Alain Zubiaren errezeta)

Osagaiak:
  • 250 gr. irina
  • legamia sobre erdi
  • 150 gr.gurina (kanpoan utzita, hotza ez egoteko)
  • 125-150 gr. azukre
  • 2 arraultza
  • 100gr. txokolatea zati txikietan
  • gatz apur bat




Nola egin:
  1. Bol batean nahastu gurina  azukrearekin, orea egitea lortu arte.
  2. Gehitu 2 arraultzak eta ondo nahastu.




  1. Gehitu legamia, irina eta gatza pixkanaka-pixkanaka.
  2. Gehitu txokolatea ondo banatuta geratu dadin eta sartu orea  hozkailuan 30 minutu-ordu betez.




  1. Labea aurrez berotu 180ºan.
  2. Orearekin bolatxoak egin eta labeko erretiluan jarri, ondo banatu, gero labean zabaldu egingo baitira.
  3. Labean sartu 10-12 minutuz eta ertzak kolorea hartu dutela ikustean atera.




(24-25 cookiak  egiteko errezeta)


ZUMBA






IPUIN KONTAKETAK

















MAIATZAK 6, asteazkena


AHOZKO PROBLEMAK


-Iratik bi arkatz zituen eta aitak beste bi eman dizkio. Zenbat ditu orain?
(4 arkatz).
-Lau madari ba ditut eta bi jaten ba ditut,zenbat geratuko zaizkit?
(2 madari).
-Jolasteko lau auto baditut eta bi galtzen baditut,zenbat geratuko zaizkit?
(2 auto)
-Nire amak hiru izozki ditu eta bi eman dizkit. Zenbat geratzen zaizkio? 
(Izozki bat.).


ONDORENGO IRUDIAN DAUZKAZUN  ERAGIKETAK EGIN:




ZENBAKIAK ORDENATU:


Estutxeko kartak ordena honetan ipini eta ondoren 0tik 10 era eta
10etik 20ra ordenatu.


1-4-2-9-3-8-5-6-0-10-7


20-11-18-16-12-14-17-15-13-10-19


JOLASA: Aro sartze txapelketa


Irudian ikusten den moduan, lego dorreak edota urez betetako
botilak erabili ditzakezue. 
Aroak egiteko, berriz, egunkari paperarekin txurroak egin eta
zeloarekin babestu.
Aukera moduan, dorre edo botilei zenbaki bat ipini eta aroak sartzen
joan ahala puntuak gehitzen joan zaitezkete. 




MAMUAREN IPUINA





LETREKIN JOLASEAN 


Irakurri fitxa hontako hitzak. Ondoren bi aukeratu eta esaldi bat osatu.
Adibidez:     “Mamuak musu eman dit”


ESKULANA: Sensitive Painting (by Yanina)





IPUIN KONTAKETAK


































MAIATZAK 5, martitzena


Bloke logikoak:
Jarraian ageri diren argibideei jarraituz, bloke logikoak sailkatu:
-Blokeak forma berdina dutenen arabera sailkatu. Zenbat talde daude?
Zer dira?
-Blokeak kolore berdiña dutenen arabera sailkatu. Zenbat talde daude?
Zer dira?
-Bloke alde-kopuru berdina dutenen arabera sailkatu. Zenbat talde daude?
Zer dira?


SIMETRIA LANTZEN:


Hemen adibide bat, nahi beste egin ditzakezue zuen erregletak erabiliz.




ZEIN ERREGLETA FALTA DA?




LETREKIN JOLASEAN_:


Ondorengo abestia entzun ezazu errepasatzeko.




Hitzen silaba kopurua zenbatu eta ondoan idatzi edo objekturen bat ipini:


Astelehena:___________
Asteartea:_____________
Asteazkena:____________
Osteguna:_____________
Ostirala:________________
Larunbata:____________
Igandea:_______________


Beheko taulan asteko egunak irakurtzen saiatu (laguntzarekin), moztu eta
ordena egokian ipini itzazu, ondoren orri baten idatzi.


Asteartea
Astelehena 
Asteazkena
Ostirala
Igandea
Larunbata
Osteguna












ESKULANA:


Lanean zauden bitartean gustura egoteko.







Ondorengo  bideoan  arraina nola egin ikus dezazun. Animo, dotore geldituko zaizue eta!





BERDINAK OTE DIRA?


Ea zenbat ezberdintasun aurkitzeko gai zareten...




ZUMBA


Goazen gorputza astintzera!







IPUIN KONTAKETAK



















MAIATZAK 4, ASTELEHENA

MATEMATIKA
Kartekin jolasean:
-Zenbaki segida errezitatu. 0tik 20ra arte eta gero 20tik 0arte.
-zenbaki bat aukeratu eta dagokion karta hartu. Ondoren, zenbaki
horri dagokion objektu kopurua hartu (adibidez, 8 arkatz)

Erregletak sortu:
Ondorengo karpetan aurkituko duzue erregletan sortzeko materiala eta
laukidun plantila. Gaur, erregletak egingo ditugu (komeni da zenbaki
bakoitzeko 2 egitea, ariketa ezberdinak egiteko).
*1 zenbakidun erregleta 1X1cm-koa izan dadin saiatu, beste guztiak horren
arabera egin ditzakezue.

IPUINA



LETREKIN JOLASEAN
Plastilina zati bat apalduko dugu eta bertan, ipuinean agertzen den
animalia baten izena idatziko dugu zotz edo arkatz baten laguntzarekin. 
Plastilinarekin letrak ere osatu ditzazkegu.


ESZTI-GUNEKO ARIKETAK
Nahiz eta etxean egon, eszti-gunean egiten ditugun hainbat ariketa
probatu dezakegu! Animatzen zarete?
IKusi bideoa eta egin zuek ere!



ERREZETA:

Txokolatea modu osasuntsu eta dibertigarri batean jateko
aukera.


















Gaur Hodeiek 6 urte betetzen ditxu! Zorionak HODEI!!





























APIRILAK 30, osteguna

Amaren egunerako prestaketa
Igandean egun berezia da, asko maite dugun pertsona baten
eguna ospatzen delako, beraz, gaurko ekintzak, hainbeste
maite ditugun amatxoei eskeiniko dizkiegu.
Lehenik eta behin amatxorekin  eta aitatxorekin bertso polit
hau entzun.
Amari bertsoa.





MEZU SEKRETUA ASMATU
Esaldian jartzen duena asmatu bokalak erabiliz eta amaitutakoan
orri batean idatzi ezazu, apaindu eta etxeko horma batean itsatsi
etxekoren baten laguntzarekin.

M__nd_k_      __m_r__k    h__b__r___n__a   z__r__.

( Munduko   amarik    hoberena    zara.)


ABESTIAK
Amari asko gustatuko zaizkion abestiak jarraian.









IPUINA




ESKULANA  ETA OPARIA
Amatxo onenari     DOMINA    eta       DIPLOMA



MASAJEA

Eguna ondo amaitzeko, amatxok masaje eder bat eskertuko
dizu (edo etxekoren batek), hemen horretarako modu erraz bat.





ADI!!! ONDORENGO 3 EGUN HAUETARAKO PROPOSAMENA: BAKOITZAK ETXEAN DAUKAZUEN GUSTUKO IPUIN BAT AUKERATU, AHOZ GORA KONTATU ETA BIDEOA BIDALI, SEGURU PRIMERAN EGINGO DUZUELA!























APIRILAK 29, ASTEAZKENA


ISTORIOAK ERABILTZEN

-Irati eta June saltoka ari ziren.Put zu izugarri batetik igaro ziren.
Zenbat zapata busti ziren?
(4 zapata)
-Naroak astebete baino ez du. Zenbat urte beteko ditu hurrengo
urtebetetzean?
(Urtebete).
-Iñaki eta Martin etxez aldatzen ari zen lagun bati laguntzen ari ziren.
Xabierrek bi kutxa kargatu zituen kamioian. Martinek  beste bi kutxa kargatu
zituen eta gero, biek batera, kutxa handiago eta astunago bat kargatu zuten.
Zenbat kutxa kargatu zituzten guztira?
(5 kutxa).
-Irenek txakur bat zuen. Lau txakurkume izan zituen. Zenbat txakur ditu
orain Irenek?
(5 txakur).

Aurkitu ezberdintasunak



BOLO JOLASA

Etxean daukzun materialarekin, boloak sortzen joan, 10 egitea lortzen
duzuenean jolasten hasi zaitezke.
Egiten dituzuen puntuak zenbatzen joan zaitezke, adibidez, lehenengo aldian 4
zenbakidun boloa botatzen baduzu eta ondoren 2 zenbakidun boloa, 4+2 egin
beharko dugu.


LETREKIN JOLASEAN

Zein hitz sekretu dago hemen ezkutatuta? Argazkiko irudi bakoitzaren
lehenengo letra idatzi azpian eta ea zer ateratzen den…!




IPUINA




Marraztu satorra, zer dauka buru gainean? Marraztu ezazu hori ere!


ERREZETA: PANCAKES





Osagaiak:
  • 2-3 arraultza
  • 200g irina
  • 500 ml esnea
  • gurin pixka bat
  • mermelada, esne-gozokia (dulce de leche), nutella...

Nola egin:

  1. Ontzi batean arraultzak bota eta nahastu esnearekin. Ahal bada erabili
    irabiagailua, bestela eskuz egin.
  2. Irina pixkanaka-pixkanaka bota eta beste osagaiekin nahasten joan.

  3. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta aurretik egindako masa
    koilara baten laguntzarekin poliki-poliki bota.
  4. Zartagineko masak 1-2 milmetrotako lodiera izan behar du eta zartaginetik
    askatzen doan heinean buelta eman eta beste aldetik egin.
  5. Plater batean ipini eta gainean nahi dugun osagaia jarri dezakegu: nutella,
    marmelada, esne-gozokia (dulce de leche), gazta eta urdaiazpikoa...
ON EGIN!







































APIRILAK  28, asteartea


TXIKI TXEF

Lotu hitzak dagokion objektuarekin.


Ondorengo argazkian bezala, sukaldeko tresnak erabiliz egin
simetria jolasak.





  • Orain, etxeko mahai-tresnak sailkatu eta zenbatu (adibidez, X koilara, X sardexka…)
  • Mahai-tresna bakoitzari (2 behar ditugu) dado bat egokituko diogu eta batuketak egingo ditugu horiekin.


COOKIN IN THE KITCHEN SONG:





CUTLERY 





ERREZETA DIBERTIGARRIA:






ESKULANA:
Etxean daukazuen materiala erabiliz (kartulinak, paperak, aldizkariak…)
janari goxoak presta dezakezue, hona hemen ideia batzuk:



Nahi baduzue, koloreztatu bi sukaldari hauek.





































APIRILAK 27, astelehena


MATEMATIKA

ISTORIOAK ERABILTZEN
-Enarak  karratu bat eta laukizuzen bat marraztu zituen. Zeinek du alde gehien,
karratuak ala laukizuzenak?
(Ez batak eta ez besteak. Alde kopuru berdina dute biek).
-Julenek hiruki bat eta karratu bat marraztu zituen. Zeinek du alde gehien,
hirukiak edo karratuak?
(Karratuak)
-Ametsek hiruki handi bat eta hiruki txiki bat marraztu zituen. Bietako zeinek
du alde gehien, handiak ala txikiak?
(Ez batak ez besteak, alde kopuru berdina dute biek).
-Alainek hiruki handi bat eta laukizuzen txiki bat marraztu zituen. Zeinek du
alde gehien, hiruki handiak edo laukizuzen txikiak?
(Laukizuzen txikiak).


Handiagoa-txikiagoa

Hona hemen azalpen bideoa eta ariketa:



Orientazio espaziala lantzeko jolasa




Jarraibideak:
  • Eseri mahai azpian
  • Eseri mahai gainean
  • Eseri mahaiaren atzean
  • Eseri mahai ondoan
  • Eseri mahaiaren eskuinaldean
  • Eseri mahaiaren aurrean
  • Eseri mahaiaren ezkerraldean


Orain etxean duzun objetu (pelota, panpin, auto, animalia...)batekin berdina
errepikatu ezazu.


GOAZEN ORDENATU ETA IDAZTERA!


Lehenengo, ordenatu irudi hauek. Ondoren, amatxo edo aitatxoren
laguntzarekin, saiatu ikusten duzuna idazten (adbidez, lehenengo
irudian “gosaltzen”).




ESKULANA


Argazkian ikusten duzuen moduko etxe bat egin ezazue paperarekin
eta barruan zuen etxea irudikatzen saiatu, logelak, egongelak, sukaldea… animo
txapeldunak, artista batzuk zarete eta!



IPUINA
































APIRILAK 24, ostirala

LETREKIN JOLASEAN

MATEMATIKA

Simetria

Saiatu bloke logikoekin simetria lantzen, hemengo argazkian
adibidea daukazue.


Orain, saiatu zuek.

(tamaina berdineko bloke logikorik ez daukagunez, ezkerreko aldean
handiak erabili ditugu eta eskuinean txikiak).

MAMUAREN JOLASA:

Zein objektu aukeratuko duzu?


ASMAKIZUNAK


Niri emandako ostikoei 
Egiten dituzue horiek
jokaldi ederrak.
Zer da?(futbol -baloia)

Gona luzea du
mihia motza,
urrutitik entzuten da
haren kantu hotsa.
Zer da? (kanpaia)

Beti ari den arren
Hazten eta loditzen,
ez da bere lekutik
sekula mugitzen (zuhaitza)

ESKULANA

Blogeko orri orokorrean daukazue Euskaraldiarekin zerikusia duen
lantxo polit bat. Joan bertara eta ikusi!!

















OSTEGUNA; APIRILAK 23

MATEMATIKA

Bloke logikoak aterako ditugu gaurkoan. Hiru dadoek adierazten duten
pieza hartuko dugu.


Ondoren, bloke logikoak hartu eta irudiak sortu, adibidez, beheko argazkian
ageri den bezala.


KOLORETAKO MUNSTROAREN JOLASA.




MAMUAREN JOLASA

Zein objektu aukeratuko duzu?




EMOZIOAK

Haserre gorria




Amorrua ateratzeko objektu bat egin dezakegu, adibidez, boxeo zaku antzeko
bat. Guri horrelako zerbait  bururatu  zaigu…


Galtzerdi handi bat material ezberdinez bete dezakezue, galtzerdiak,
irina, arroza,
tela… objektu bigun bat lortu nahi dugu, amorru momentuetan zapaldu, jo
edo astindu dezakegun zerbait, beti ere, minik hartu eta egin gabe.

Eta zein da ba gaitz gehienak konpontzen dituen sendagaia? Ba, besarkadak!!
Besarkatu gaitezen! (momentu honetan etxekoekin bakarrik)




LETREKIN JOLASEAN




PRAKTIKAN JARRI:

Etxekoekin errepikatu




ZUMBA

Astindu gorputza, energia apur bat ateratzeko!






































ASTEAZKENA, APIRILAK 22

Goazen idaztera!!!
Ipuina: ipuin polit hau ikusi ezazu lehenik.



Zenbat animali ikusten dituze? Ordenatu ezazue animaliak postuaren arabera,
lurretik hasita lehenengoa.

Dordoka          Jirafa       Xagua        Tximua            Azeria          

Elefantea                 Zebra             Lehoia 

1:___Dordoka_________

2:_________________________

3:_________________________

4:_________________________

5:_________________________

6:_________________________

7:_________________________

8:_________________________



ESKULANA

Animal song (english)



Finger puppets
Hemen puppets-ak egiteko plantila, nahi duzuenak egin eta antzerkitxo
bat asmatu dezakezue! Saiatu ingelesez abesten!


AHO KORAPILOA

Ondorengo aho korapiloa laguntzarekin esaten saiatu eta orri batean
kopiatu.

Kokomiko, kokomiko,

geldirik hor, mutiko.

Kokomiko,  kokomiko

hondatuta betiko!


MATEMATIKA

Kartak
Zenbakidun kartak ordenatuko ditugu. Oraingo honetan, 20tik 0ra egiten
saiatuko gara.
Ondoren, nahi baduzue, kartak buruz behera jarri eta banan-banan jaso.
Zein zenbaki den asmatzera jolastu.


Fitxa


LASAIUNEA

Tximeletarekin arnasten.
Erlaxazio ariketa daukazue hemen, gidatua da. 
Lasai-lasai etzan, mantarekin tapatu eta gozatu.











































APIRILAK 21

MATEMATIKA

Istorioak erabiltzen 

-Markok euro bat dauka.Maritxuk Markok baino euro bat gehiago dauka.Zenbat
euro ditu Maritxuk? 2 euro.
-Jonek zazpi urte ditu. Peio Jon baino urte bat gazteagoa da.
Zenbat urte ditu Peiok? 6 urte.
-Josebak zazpi etxadi ditu etxetik eskolara. Maritxuk eskolatik etxadi bat gertuago
bizi da. Zenbat etxadi ditu Maritxuk etxetik eskolara? 6 etxadi.

Tangrama


Batuketak


Argazkian ikusten duzuen bezala, 1-10 bitarteko zenbakiak adierazi objektuak
erabiliz.
Ondoren, batuketa hauek egiten saiatu (objektuak lagungarri izango zaizue, nahi
duenak eskuekin ere egin dezakete batuketak):
1+3=
2+4=
5+2=
7+1=
6+4=

*Lego piezak erabiltzen badituzue, multzoak bata bestearen gainean jarrita adierazi
dezakezue batuketa.

Zenbakien abestia:




Simetria


ERREZETA “ETXEAN EGINDAKO PASTAK”


OSAGAIAK:
-Azukrea,125g
-Gurina,125g
-Arraultza bat
-Legamia, koilarakada bat.

NOLA EGIN:
1-Nahastu gurina,azukrea eta arraultza.
2-Gehitu irina eta legamia goitik,pixkanaka-pixkanaka,eta dena nahastu.
3-Ondo landu orea,bueltak emanez.
4-Hozkailura sartu ordu erdiz.Bitartean,jarri labea berotzen.
5-Labeko plakaren gainean jarri laberako paper berezia.
6-Orearekin bolatzoak egin,eta labeko erretikuan jarri.
Zapaldu gaileta forma har dezaten.
Gailetarako moldeak ere erabil ditzakezu,nahi duzun itxura emateko.
7-Bota azukre apur bat gainetik.
8-Sartu erretilua labean,15 minutuz(190 gradutara).

ON EGIN!


MARGOTZEKO

Hemen Usoa Mendikute Bergararrak sortutako irudi batzuk. Ea zein politak
margotzen dituzuen!



YOGA

Erlaxatu gaitezen eta hartu dezagun gure korputzarekiko kontzientzia yoga
saio labur honekin:

























ITZULI GARA!!!!!!!

MATEMATIKA

Ahozko problemak:

  1. Goizean bi kroketa jan ditut eta arratsaldean bat. Zenbat kroketa jan ditut guztira? (3)
  2. Toki batean tigre bat badago eta beste toki batean hiru tigre, zenbat tigre daude guztira? (4 tigre)
  3. Idoiak lau puxika puztu ditu, baina bi lehertu egin dira. Zenbat puxika geratzen zaizkio? (2 puxika)
  4. Auto handi bat eta auto txiki bi badituzu, zen auto dituzu guztira? (3 auto)

Tangrama:


Aurkitu irudiko ezberdintasunak:







LETREKIN JOLASEAN



EMOZIOAK LANTZEN

Ipuina





ESKULANA

Zuen beldur kutsa propioa egitea proposatzen dizuegu. Etxean daukazuen kartoizko edo
egurrezko kaxa bat apaindu besterik ez duzue egin behar. Zabaldu eta isteko tapa izan dezan
garrantzitsua da, zuen beldurrak bertan geratu daitezen.
Beldurrak papertxo batean idatzi edo marraztu dezakezue eta kutxan gorde.




ZUMBA 

Mugitu gorputza, animatu!!



Zumba Kids | Colegio Nazaret Oviedo










2020-04-19















2020-04-18

ZORIONAK ALAIN!










2020-04-17
















2020-04-16











2020-04-15























2020-04-12













2020-04-12


































2020-04-10




2020-04-08










GAURKO ARGAZKIAK (2020-04-07)













GAUR XIKERREK 6  URTE BETETZEN DITU, ZORIONAK!!












ARGAZKIAK (2020-04-06)



























ZORIONAK IZARO!!








GAUR JASOTAKO ARGAZKIAK (2020-04-04)




















ARGAZKIAK (2020-04-03)






















APIRILAK 3, OSTIRALA

EMOZIOAK
Gaur azken emozioaren hitza idatziko dugu txartelean eta ondoren emozioen
txokoan jarriko dugu: alaitasuna
Animatzen bazarete aurreko egunetako ariketa berdina errepikatuko dugu
alaitasuna hitzarekin.


Saiatu etxean alaitasuna adierazten duen zure argazkiren bat aurkitzen. Zer
ageri da zure aurpegian?

MATEMATIKA

Gaur ere irudi geometriko eta bloke logikoekin arituko gara jolasean.
Bingo jolasa egingo dugu estutxeko dadoak eta jarraian daukazuen plantilak
erabiliz:








Orain, etxean aurkitzen dituzuen objektuak sailkatu beharko dituzue formaren arabera: 


MAMUAREN JOLASA

Zein objektu aukeratuko duzu?



ZUMBA

Gorputza mugitzeko zumba saio txiki bat, familian dantzatu dezazuen!


INGELESEKO ABESTIAK

Badakigu iada zein garrantzitsua den eskuak ondo garbitzea ezta? Hala ere, errepasatu dezagun ingelesez abesten dugun bitartean!!



BABY SHARK AND FAMILY  MARGOTZEKO


ADI!!! BIHAR EGUN BEREZIA DA BERGARAN, HORREGATIK, PROPOSAMEN EZBERDINAK JARRIKO DITUGU GAUR ARRATSALDEAN BLOGEKO ORRI NAGUSIAN!



GAUR JASOTAKO ARGAZKIAK (2020-04-02) 

Aupa txapeldunak! Segi horrela!!














APIRILAK 2, OSTEGUNA

MATEMATIKA

BLOKE LOGIKOEKIN JOLASEAN
Oraingoan bloke logikoak eta dadoak atera beharko dituzu estutxetik,dadoak bota eta irtetzen
zaizun irudi geometrikoa har ezazu.Nahi duzun beste jolas dezakezu,etxekoekin edota bakarka
jolas dezakezu.



Fitxan jartzen duena arretaz begiratu eta aukeratzen duzun bloke logikoa beheko karratu
zurian jarri edo zeuk marraztu.

Zenbakien segida egiten saiatu, agian, lagungarri izango zaizue lehenengo 20ra arteko
kartak ordenatuta izatea ondoan.


IPUINA
Lau izkin ziztrinengatik






ARRETA LANTZEKO JOLASA

Kolore ezberdinetako paperak/kartulinak moztu eta txartelak egin (kolore bakoitzeko 2).
Jolas honetara jolasteko bi pertsona behar dira, bata bestearen parean jarrita eta bakoitzak
bere koloretako kartulinak izango ditu (hauek ere kolore bakoitza bata bestearen parean egon
beharko dira). Lehenengo jokalaria txartel bat mugituz hasiko da eta beste jokalariak bere
mugimendua imitatu beharko du. Arretaz begiratzea oso garrantzitsua da!!





LETREKIN JOLASEAN:

Ondorengo esaldian falta den hitza zein den  asmatzen saiatu.

-Katuak  4 __h_   __a__ ___n_     ___k_ ____a ditu.
  1. -Ni   ___a_   ____ ___s_  ____ ___r_ _____  ___a_ naiz.
    -Eguzkia    ___b_ ____   ____ ____ ____ ____  ____ ____ da.

    -Gaur  __O__ ____  ____ ____ ____ ____  ____ ____ da.


Zein silaba falta da?


Saiatu gurutzegrama osatzen (zaila da, eskatu laguntza!!)




LASAIUNEA

Orain lasaitzeko momentua iritsi da, topatu etxeko leku goxo bat eta etzan lurrean.
Hartu kuxina eta manta nahi baduzu eta itxi begiak.
Arnasa sakon hartu sudurretik eta bota ahotik.
Entzun musika eta gozatu.















GAURKO ARGAZKIAK (2020-04-01)




























Begira begira! Andereño Jonek ere bere argazkiak bidali dizkigu Palentziatik!














GAUR MAITEK 6 URTE BETE DITU! ZORIONAK!!














APIRILAK 1, ASTEAZKENA

MATEMATIKA

  1. AHOZKO PROBLEMAK:






  1. ZENBAKIEKIN  ETA FORMEKIN JOLASEAN:


Ondorengo zenbakiak osatu tangrama erabiliz.






NIRE LANDAKETA PROZESUAREN  BEHAKETA:


(Astebete igaro ondoren)

  1. NEURKETA


  • Metroa erabili neurtu zuen hazien tamaina, zenbat hazi da?



  • Metroa eskuan duzuela aprobetxatuz, neurtu zuen burua, zenbat neurtzen duzu

orain? (seguro dezente hazi zaretela azken egun hauetan...)







ARGAZKIAK BIDALI!!!


LETREKIN JOLASEAN:

  1. Hemen ideia polit bat hitzak letraz-letra osatzen joateko...






  1. Zein letra aukeratuko duzue hitza osatzeko?





IPUINA:
Tximeleta belarriak




OLERKIA:




Saia zaitez olerkiari buruzko marrazki bat egiten.
ESKULANA:

“Ezetz sartu!” jolasa egingo dugu gaurkoan.

Beharrezko materiala:
  • Yogurt pote bat edo ur boteila zati bat (argazkian ageri den moduan moztuta)

  • Goma zati bat

  • Egurrezko bolatxo bat, plastilinarekin egidako bolatxoa…

Egiteko modua:
  1. Poteak ondo garbitu eta nahi erara apaindu.

  2. Potearen oinarrian zulo bat egin goma pasatu ahal izateko (gomari korapiloa egin irten ez dadin)
  3. Gomaren beste puntan bolatxoa ipini

Eta… listo!! Jolasteko prest!













GAUR JASOTAKO ARGAZKIAK (2020-03-31)
















MARTXOAK 31

EMOZIOAK:
Gaurkoan emozien txoko goxoa osatzen  jarraituko dugu. Nola sentitzen zarete?
Pozik? triste?emozioak ezagutzeaz gain, hauek hautematematen, ulertzen, onartzen
eta beraiekin zer egin ikasten saiatuko gara, hau hasiera besterik ez da...ea ba has
gaitezen lanean!

Gure emozioen txokoa osatzeko bi txartel gehiago egingo ditugu, laitasuna eta
beldurrarenak.


Hauek egin ostean gogotsu bazaude, kopiatu hitzak orri batean eta silabak kontatuz
jolas ezazu.

EMOZIOEN  ANTZERKITXOAREN  JOLASA:
Jolas honen helburua antzerki  bat egitea da, non haurrak istorio ezberdinak antzezteko
  eta asmatzeko aukera izango duten.

Beharrezko materiala:

BI DADO:
-Sentimendu ezberdinen  aurpegiena (behean plantila).
-Zuk nahi dituzun bost leku edo objeturekin bigarrena (behean plantila): gaztelu, auto,
tren, baserri, ezpata, margo…..irudimena erabiliz dado zuria osatu.

PERTSONAIA BATZUK:
Etxeko jostailuzko  pertsonaien figurak hartu (panpin, animali…..) eta beraiek izango
dira zuen antzerkiko protagonistak.
Beraz, bi dadoak bota eta irtetzen zaizkizun emozio eta obektuarekin/lekuarekin
antzerki bat egin zuk aukeratutako protagonistekin (argazkiak atera!)




*Aurpegien dadoko emozioak: haserrea, beldurra, harridura, alaitasuna, lotsa, tristura.
MAMUAREN JOLASA:
Zein objektu aukeratuko duzu?




MATEMATIKA

Zenbakiekin jolasten:

Ordenatu 1etik 10erako zenbakidun kartak, puntuen kartak eta behatzen kartak,
irudian dagoen bezala.


Ondoren nahastu zenbakidun kartak eta saiatu berdina egiten.


Orain batuketekin saiatuko gara. Hartu dado gorriak eta bota, tokatzen zaizuen
zenbakien kopurua errotulagailutan (edo beste objektu batzuk) jarri eta batuketa
egiten saiatu.



Tangrama:

Saiatu 2 eta 3 zenbakiak osatzen tangrameko piezekin











GAUR JASOTAKO ARGAZKIAK (2020-03-30)






MARTXOAK 30, ASTELEHENA

ZENBAKIEKIN JOLASEAN:

Eguna  martxa onarekin hasteko eskuekin zenbaketak proposatzen dizkizuegu;
0-tik 20 arte eta
alderanztiz. Animo!!!
Hemen 10era arteko laguntza…





AHOZKO PROBLEMAK:

1-Atzo arratsaldean marrazki bat egin genuen eta gaur beste lau egin ditugu.
Zenbat marrazki ditugu
orain? (5 marrazki).
2-Jasoneri poltsa bat oparitu zioten bost puxtarrirekin. Horietako bat galdu egin dugu.
Zenbat dauzagu? (4 puxtarri)
3-Enekok arkatz bat zuen eta aitak beste lau eman dizkio. Zenbat ditu orain?
(5 arkatz).
4-Unaik lau goxoki ditu eta Jonek bat. Zenbat goxoki dituzte bien artean?
(5 goxoki).

BETIKO JOLASAK: HIRU EDO HILARAN  JOLASA:

Oraingoan, betiko jolas baten beste bertsio bat egitea proposatzen dizuegu. Hiru 
edo lau hilaran jolasa, ea zer iruditzen zaizuen.
Ikusten duzue ,beti bezala, erraz lortzeko materiala dela,l aranja eta limoiak oraingoan.
Bestalde, orri edo kartulina bat (kolorea zuk aukeratu),erregela, arkatza, margoak
edo errotulagailuak…





LETREKIN JOLASEAN :





IZENAK IDAZTEN:
Kartulina  edo orri batean zure edo etxekoen izenak idatzi eta ondoren egunkari
zatitxoak (moztu ondoren) itsatsi ganean.


ESKULANA

Gaurkoan Trapezista jolasaren eskulana egitea proposatzen dizuegu, seguru
ondo ezagutzen duzuela ondorengo jolasa.
Koloretako kartulina edo orriak erabiliz panpin baten gorputzeko atal ezberdinak
sortuko ditugu: burua, besoak, gorpuza, hankak eta zapatak.
Kartulinaren goiko aldean trapezio bat marraztuko dugu.
Kartulinaren beheko aldea moztu egingo dugu, jolasa egiten dugun bakoitzean horrelako
zati bat beharko dugu. Parte hartzaile batek hitz bat pentsatu beharko du eta hitz horren
letra adina marraztu kartulinaren behekaldeko pestañatxoan. Beste parte hartzaileak letrak
esan ahala, kale egiten duen bakoitzean, trapezistaren gorputzeko atal bat jartzen joango
gara; horrela, trapezista guztiz osatuta dagoen arte. (El ahorcado jolasa)


MASAJEA

Badakigu lanean fin zabiltzatela eta horregatik pentsatu dugu erlaxatzeko tarte bat
ere behar duzuela!
Gure proposamena familian masajeak ematea da. Barnegunean egiten dugun moduan,
binaka jarri, manta edo toaila baten gainean etzan behera begira eta gorputzeko olioa edo
krema erabiliz igurtzi eskuak eta eman masaje goxo bat zure bikoteari, gogoratu, poliki
eta goxotasunez!!! Abesti honek agian lagunduko dizue…











ASTEBURUKO ARGAZKIAK




Gaur martxelen urtebetetze da...zorionak mutil haundi!!!




Ez dugu ahaztu martitzenean jonek ere urteak bete zitUela, zorionak txapeldun!!





Jasotako argazkiAk (2020-03-27)








ostirala (2020-03-27)



EMOZIOAK

  • IPUINA

Hau, koloretako munstroa  izeneko ipuinaren protagonista da. Oinarrizko emozioak azaltzen dizkigu: tristura, alaitasuna, amorrua, beldurra, lasaitasuna...baina nahaste-borraste handia dauka, ez daki zer gertatzen zaion eta bere lagunak, ulergarriak ez zaizkion emoziak ordenatzen lagunduko dio. Emozio bakoitza kolore batekin lotuko du, adi!












  • ABESTIA


  • EMOZIOEN TXARTELAK

Emozio ezberdinak txarteletan idatziko ditugu eta gure etxeko emozioen txokoan jarriko ditugu. Bertara joaten garenean, nola sentitzen garen adierazi dezakegu txartelaren bitartez.

Gaurkoan bi emozioen izenak idatziko ditugu: amorrua eta tristura (saiatu bakoitza bere kolorearekin idazten)







Gogotxu jarraitzen baduzu idatzi gaurko bi hitzak  beste orri batean eta jolas ezazu (kontzientzia fonologikoa lantzen) !!!









ETA ASTEBURURAKO... PLAN MUNDIALA!

KRISPETAK, FILMA ETA ETXEKOEKIN GOXO-GOXO!!!!!

     

BEHARREZKO GUZTIA ETXEAN AURKITUKO DUZU:

-Manta.

-Konpainia ona.

-Telebista.

-Pelikula zerrenda.

-Isiltasuna.

-Krispetak.

KRISPETAK ETXEAN EGITEKO ERREZETA GOXO-GOXOA:


OSAGAIAK:

-Krispetak, 100gr

-Gatz apur bat.

-Lakasitoak, fruitu lehorrak…

-Txokolate zuria,250gr.

PRESTAKETA:

1-KRISPETAK EGIN:

Lapiko edo sartakinean olio apur bat eta krispetakjarri, tapatu eta sutan ipini krispetak egin arte, bota gatz apur bat eta nahastu.

2-TXOKOLATEA DESEGIN:

Maria bainuan edo mikrouhin-labean desegin. Maria bainuan egiteko lapikoa ur apur batekin bete eta horren barruan beste lapiko edo ontzi bat jarri. Ontziaren barruan txokolatea jarri eta joan berotzen,desegin arte. Beste aukera bat mikrohuin-labean desegitea da, potentzia erdira jarri eta hiru minutuz berotu. Txokolatea ez bada desegin, utzi apur bat gehiago.

3-BOTA TXOKOLATEA KRISPETEI

Desegindako txokolatea krispetei bota eta nahastu.

4-GEHITU GUSTUKO OSAGAIAK

Gustuko osagaiak gehitu: lakasitoak, fruitu lehorrak...eta nahastu. Gero, utzi pare bat orduz txokolatea gogortu arte.

EUSKARAZKO FILMEN ZERRENDA PROPOSAMENA:

  • Izotz aroa 1,2,3
  • Lokomotora txikia
  • Miss Sunshine txikia
  • Nur
  • Chiiroren bidaia
  • Mononoke Printseza
  • Kalabaza tripontzia
  • Kiriku eta basapiztiak



ONDO PASA ETA DISFRUTATU; ASTELEHENERA ARTE!!








Gaur jasotako argazkiak (2020-03-26)
















lan proposamena (2020-03-26)

  
 EMAT


  • Eskuekin zenbatzen






  • “Zein da hurrengo zenbakia?” jolasa

Jolas honetan beste pertsona baten laguntza beharko dugu. Zenbakidun kartak ordenean jarri eta laguntzaileak zenbaki bat esango digu (0-10). Guk, esandako zenbaki horren hurrengoa atera beharko dugu dadoarekin (karten zerrendak pista ematen digu).


  • Zenbakien lasterketa

Jolas honetarako bi pertsona edo gehiago behar ditugu. Oka antzeko bat egingo dugu, bakoitzak bere fitxa izango du. Nahi dituzuen zenbaki guztiak jarri ditzakezue, beti ere “hasiera” eta “amaiera” laukiak ipiniaz (argazkikoa motzegia geratu da). Dadoa botako dugu (nahi duzuena, berdea edo horia) eta ateratzen den zenbakiaren arabera joango gara gure fitxa mugitzen. Ea nork lortzen duen aiamerara lehenengoa iristea! Animo!


  • Ondorengo fitxako zenbakien segida jarraitu.


KONTZIENTZIA FONOLOGIKOA

Ondorengo fitxan agertzen den,hitza osatu.






Armiarma hitza idatzi orri batean eta ondoren, orain arte bezala, silabak zenbatu, kopurua irudikatu (nahi dituzun elementuekin), silaba eta letrak moztu, hauek ordenatu, alderantziz ordenatu eta azkenik, memory eran bi papertxo jaso eta irakurtzen saiatu.






ESKULANA:

Jarraian plastilina egiteko jarraibide batzuk dituzu, horiei jarraituz ia lortzen duzun, animo!!!!






Adibide polit batzuk hemen:






YOGA

Uste dugu oso garrantzitsua dela gure gorputza zaintzea eta horrekin batera ariketa fisikoa egitea. Honekin lotuta dator hurrengo proposamena: yoga ariketa batzuk egitea. Gure gorputzeko muskuluak eta malgutasuna lantzeaz gain, arreta mantentzen eta lasaitzen laguntzen digute.

Ia ba, proba txiki bat egingo dugu ondorengo bideoarekin…















Gaur jasotako argazkiak (2020-03-25)
















ASTEAZKENA; MARTXOAK 25




  1. EMOZIOEN TXOKOA

EMOZIOEN TXOKOA SORTU:

Oraingoan zuen etxeko gela batetan emozioen txoko bat egitea proposatzen dizuegu.

Aitatxo eta amatxoren laguntzarekin etxea beharu eta leku aproposena adostu.Ahal izanez gero desmuntatu beharrik izango ez duena.

-Mantak

-Kojinak

-Pelutxezko panpina bat (beharra dagoenean besarkatu ahal izateko)

-Emozioei buruzko ipuinak

-Marrazteko orri zuriak eta margoak

-Pilota bigun edo antzekoa (batzuetan amorrua soltatzeko ondo etortzen da)

-Txontxongiloak (barruan sentitzen duguna ateratzeko baliabide ona dira, txontxongiloen bitartez antzeztea)





  






Beti ere zuen seme/alabari libre utzi behar zaio berak erabaki dezan momentuan zer erabili nahi duen, bere sentimenduen beharraren arabera.

Sentimenduen bideoa (Pirritx, Porrotx eta Marimotots)




  1. MATEMATIKA


  1. UDABERRIA

 Orain dela egun gutxi negua atzean utzi eta udaberrian sartu ginen! A ze poza, zuhaitzetan hasi dira loratxoak ateratzen eta eguraldiak laster epelduko du.

Udaberriari merezitako ongi etorria egiteko eskulan polit hau egitea proposatzen dizuegu, etxean apaingarri moduan ipintzeko, ondoren, Vivaldiren udaberria ipuina ikusi eta udaberriko abestiak kantatuko ditugu.

Eskulana: 

Kartulinaz eta komuneko paperaren kartoiarekin egindako lorak.


Vivaldi:


Udaberria datorrenean (abestia)


Udaberrian kantuz (abestia)


  1. KONTZIENTZIA FONOLOGIKOA

Zenbat silaba dauzka “udaberria” hitzak? (zenbakia)


Banatu hitza silabatan (guraizeekin moztu)








Orain banatu hitza letraz letra


Orain ipini letra guztiak buruz behera eta bat jaso. Zein letra da? Zein hitz hasten da horrela? (soinua egin).







Gaur jasotako argazkiak (2020-03-24)










martitzena, martxoak 24


1. ENTUSIASMAT



Emateko estutxetik plastikozko erregletak hartu eta ordenatu 1  zenbakitik 10era arte eta alderantziz(10-1).


ERAKUSTEKO JOLASA:

Erregletak hartu,1 zenbakiaren erregleta altxatzeko eskatuko diegu.Galdera hauek botako dizkiegu:

-Zein erregleta gehituko diogu 1 zenbakiaren erregletari, biek batera 7 osatzeko? (6 zenbakiaren erregleta).

1+6=7      eta 6+1= 7 idatziko dugu orri batean.

AHOZKO PROBLEMAK:

-Estitxuk bost urte ditu.Zenbat urte zituen joan den urtean? 4urte.

-Maddi  kilometro bat ibili zen eskolara.Arratsaldean berriro oiñez bueltatu zen etxera.Zenbat kilometro ibili zen guztira? 2 kilometro.

-Maritxuk hiru puxtarri  zituen.Bere lagun Mikeli horietako batzuk eman dizkio.Zenbat ditu orain?Ez dakigu.

-Julenek bost urte ditu eta maskota gisa bi katu ditu.Zenbat urte ditu Julenek?

-Peiok lau euro zituen.Osabak  beste bi euro eman dizkio.Gero,euro baten truke  izozkia erosi zuen.Zenbat diru geraten zaio?5 euro.

2.ESKULANA



YOGURT POTEAN LANDATUTAKOAREN JARRAIPENA:

Yogurt poteetan landatutakoa behatu, konparatu...Zerbait gertatu al da?zer? komentau etxekoekin nola dijoan prozesua eta nahi izanez gero argazkitxo bat bidali!!

Ikusi gurea!!!!







3. JOLASA

MAMUAREN JOLASA





4. KONTZIENTZIA FONOLOGIKOA: LETREKIN JOLASTEN



Bokalak hartuta, aurkitu etxean letra horrekin hasten den objekturen bat. Hona hemen adibide bat.









5. OLERKIA



Saiatu olerkia ikasten eta gero etxekoen aurrean ozen esan.















Asteburuan eta gaurko egunez jasotako argazkiak (2020-03-23)









Oso ideia politxak duzue!! Segi horrela eta animo!!!






martxoak 23, astelehena

Gaurko lan proposamena jarraian:

1. Tanzaniako bitak

Tanzaniako proiektuarekin ez ahazteko, hemen guk sortutako biten errepasoa.








2. IPUINA: Barraskiloa eta txortalorea

Ipuina ikusi ondoren marraztu gehien gustatu zaizun animalia.






3. Bokalen memory jolasa. Horrelako plantila sortu etxean, moztu eta jolaserako prest!





       



4. mamuaren jolasa
zein objektu aukeratu behar dugu karta hauen arabera?

  


5.Matematika

-o-tik 20arteko zenbaki segida errezitatu ahoz.

AHOZKO PROBLEMAK:

-Olaiak lau oliba ditu.Horien erdiak ematen badizit,zenbat geratuko zaizkio?2 oliba.
-Iratik eta Ohianak gaileta bina eman dizkidate.Zenbat gaileta ditut?4 gaileta.
-Bi erroskila ditut eta nire aizpak bat.Zenbat erroskila ditugu bion artean? 3 erroskila.
-Haur bakoitzak kromo bat badauka,zenbat kromo dituzte lau haurrek batera?4 kromo.


-zenbakidun kartak atera, berantz begira jarri ( nahi dituzun zenbaki artekoak )eta  ondoren ,banaka jaso ahala zenbakia ozenki esan.












-kartak atera (0tik 9 arteko zenbakiak) eta bata zenbakia ezezik besteak behera  begira jarri. Bat zenbakia beti goruntz begira utzi,beste 8 kartak banan -banan biratu eta irtzen diren heinean ozenki esan.(11,12,13,,,,,,)





  

                        

        

          

Gaur jasotako argazkiak (2020-03-18)


Aupa zuek!! Pozik jasotzen ditugu zuen argazkiak, segi horrela!!!







asteazkena



ENTUSIASMAT

  1. Batuketen istorioak

“Andonik Txanogorritxoren ipuineko 3 orrialde irakurri zituen eta Anderrek 5 orrialde. Zenbat orrialde irakurri zituzten bien artean?”

“Mikelek 6 txanpon ditu eta Uxuek 4. Zenbat txanpon daukate bien artean?”

  1. Batuketak egingo ditugu zenbakidun kartak eta partxiseko fitxak erabiliz


Ondoren berdina egingo dugu zenbakidun dadoak erabiliz.


Animatzen bazarete saiatu kenketarekin




Tangramarekin zenbakiak osatu






3. Tangramarekin zenbaki hauek egin

   JOLASA

  Mamuaren jolasa



     INGELESA

      Ingeleseko ipuintxoa egiten joan poliki-poliki.

      
    

    ASMAKIZUNAK



     Aurpegian 

daude

ikusteko   dira.

Zer   dira?

(Begiak)







Zuri -zuria

beti   hegaka

ehiztaria 

etortzean 

beti   presaka.

Nor  naiz?

(usoa)



   

    

    ESKULANA    

    Atzo esan bezala, yogurt poteekin jarraituko dugu. Behin poteak apainduta dauzkagula, dilista, babarrun eta txitxiroak sartuko ditugu poteetan. Bakoitzari pote bat eskainiko diogu eta gehienez 5 ale sartu beharko dituzue. Ondoren, kotoi pixkat batekin estali eta ur tantatxo batzuk bota. 

*Argazkiak atera dezakezue prozesua eta gertatzen diren aldaketak ikusi ahal izateko.






LASAIUNEA

   

    Argi baxua jarri, zarata handirik ez dagoen leku bat aukeratzen saiatu. 

Lurrean etzan gora begira eta goxo egoteko kuxin edota manta behar baduzu erabili itzazu.

Begiak itxi eta eskuak sabelaren gainean ipini.

Sakon arnastu 3 aldiz.

Orain musika baxu ipini eta lasai egon.




GAUR JASOTAKO ARGAZKIAk (2020-03-17)



martitzena


Gaurko lantxoen proposamena

MATEMATIKA

  1. Istorioak erabiltzen
 

 

    2. Tangrama
   
     Irudiak moztu eta berriz ere karratua osatzen saiatu.

   
  

kontzientzia fonologikoa









ipuina







eskulana

jaten dituzuen yogur poteak gorde (3 behar ditugu) eta kanpotik norberak nahi duen bezala apaindu. bihar, egingo dugunaren pista gehiago...

Gaur jasotako argazkiak ( 2020-03-16)








MARTXOAK 16 (LAN PROPOSAMENA)


Egun on guztioi!! Ostiralean esan bezala, hona hemen gaurko lan proposamena, EGIN NAHI DUENARENTZAT!! Animoo!


Entusiasmat

  1. Ahozko problemak

 


 2. Karta jolasa

Jarraitu karten ordena 10 zenbakira arte (irudian dagoen bezala).


      3. Bloke logikoak sailkatu


     4. Osatu zure marrazkia bloke logikoak erabiliz


   5. Fitxa

     32. fitxa osatu






  6. Sailkapenak lantzeko APPa


    Sort it out 2


KONTZIENTZIA FONOLOGIKOA






Asmakizunak




INGELESA

The Doctor



Arropak (clothes)



DINOSAURUEN PROIEKTUAREN AURKEZPENA


Dinosauruen proiektuari amaiera emateko atzo aurkezpena egin genuen gurasoen aurrean eta horrela erakutsi genien zenbat ikasi dugun gai honi buruz. Asko gustatzen zaigun gaia denez, gustura ibili gara lanean!


Hemen aurkezpenean jarritako bideoa:

https://youtu.be/dooAAsnt16I



GABONETAKO JAIALDIA


Hemen bideoak ikusgai:







LANBIDEAK LANTZEN 

Miguel Altuna Lanbide Heziketatik etorri dira ikastolara lanbideei buruzko dinamika txiki batzuk egitera. Bertan, lanbideak zein generorekin lotzen ditugun hausnartzeko aukera izan dugu, zeintzuk diren emakumearekin eta gizonezkoekin lotzen ditugunak. 
Interesgarria izan da eta ondo pasatu dugu panpinak osatzen!
Oraindik txikiak izan arren, berdinetasunean hezteko pasuak ematen goaz, benetan beharrezkoa dena.







               ---------------------------------------------------------

URRAK ETA SAGARRAK BATZEN 


Ikastolako kanpo espazioa aprobetxatuz, kinto pinora bueltatxo bat eman eta urrak eta sagarrak biltzen aritu gara. Urteko garai honetan urra ugari aurkitu daitezke ikastola inguruko belardietan eta ikasle batzuk azken hauek zein sagarrak probatzera ausartu gara, goxoak zeuden!!