5 URTE +

Gaur, ikasturteko azken eguna da, iritsi dira udako oporrak!!!!
Ikastolan ikusiko dugu elkar, patxo haundi bat eta ondo pasa uda!!












EKAINAK 18, osteguna MAMUAK


MATEMATIKA

Ordenatu, txikitik handira eta ondoren handitik txikira.


Eragiketa hauek egin:



IPUINA:


ESPERIMENTUA: Descartesen deabrua

Hurrengoko esperimentua egiteko behar duzuen materiala:
  • ur boltila handi bat
  • plastikozko guantea
  • Guraizeak
  • “anilla” bat

Begira ze polita!!

Zer gertatzen da plastikozko botilan presioa egiten dugunean?
Zer gertatzen zaio mamuari?

LETREKIN JOLASEAN

Adi begiratu hemen beheko mamuari eta deskribatzen saiatu
(lehenengo ahoz eta nahi baduzue saiatu esaldi motzak idazten, adibidez
“ mamua zuria da”).



ENGLISH: parts of the body



ESKULANA

Ideia ezberdinak dituzue hemen mamuak egiteko:





GAUR MERIENDATZEKO...MAMU GOXOAK!!













EKAINAK 17, asteazkena “HEGAKA”

Matematika

Batuketak egingo ditugu. 1etik 10erako zenbakidun kartak ahoz
behera jarri eta nahi dituzuen bi karta aukeratuz ahoz gora jarri. Bi
zenbaki horien arteko batura egin beharko duzue. Orri zuri batean
idatzi batuketa.




Txoriaren mokoa



Egin saiakera batzuk dadoekin, lehenengo gorriekin eta
ondoren urdinekin.



Bloke logikoak

Bloke logikoak erabiliz ondorengo txoria osatu.




EMAT liburuko 20.fitxa


Letrekin jolasean
t x o r i a    hitza idatziko dugu paper zuri batean, letrak idetifikatzen
saiatuko gara  eta ondoren egunkari edo aldizkarietan letra horiek aurkituko ditugu, azpian
hitz berdina idazteko.


ABESTIA:



Eskulana
Animatzen zarete hontz polit hautakoren bat egitera?





Musikarekin jolasean

Erritmoa jarraitzen saiatu edalontzi baten laguntzarekin!


Azkari osasungarria:umm ze goxoa!!

Yoga
Ahatetxo itsusiaren ipuinarekin egindako yoga saio bat.













GAUR AINHOAREN URTEBETETZEA DA, ZORIONAK NESKA HAUNDI!!!









EKAINAK 16, martitzena  “sorginkeriak” 



Atso zimurtsua, txarkerian ekimentsua, erratzean du bidaiatzen eta

ume guztiak izutzen. Zein da? 


BAAAAAAIIII, SORGINA!!!


SORGINKERIAK


Txirristi,mirrizti,
gerrena,plat,
olio sopa,
kikili salda,
urrup,edan edo klik!
ikimilikiliklik!


Sorgina Pirulinaren abestia.




SORGIN SALDA:


Irakurtzen saitu laguntzarekin.





IPUINA:”SORGIN GAIZTOA”




EZBERDINTASUNAK AURKITU:
Ea zenbat ezberdintasun aurkitzen dituzun.




ESKULANA:
Gehien gustatzen zaizuena aukeratu eta egin.


DANTZA:


LITTLE WITCH SONG:
Oso ondo dakizue abesti hau dantzatzen, mugitu ipurdiak!




AZKARI OSASUNGARRIA:







EKAINAK  15, astelehena “HAIZEA”

MATEMATIKA
Etxean dituzuen lego piezak bata bestearen alboan edo gainean ipini
eta errotulagailuaz zenbakiak idatzi (nahi duzuen zenbakira arte). Dadoa
bota eta lego panpina mugitu beharko duzue aurrera (batuketak eginez).

Nahi izanez gero, EMAT estutxeko zenbakidun kartekin eta dadoarekin
jolas berdina egin dezakezue.

LABERINTOA

Ia irteera aurkitzen duzuen...

EMAT LIBURUKO 15. FITXA


JOLASA
Zirkuitua


Irudian ikusten den bezala, zinta itsaskorrarekin zirkuitu bat egingo
dugu lurrean. Etxean daukazuen objektuak erabili ditzazkezue tunelak,
aldapak, etab. egiteko.
Ondoren, pelota txiki bat zirkuituaren hasieratik amaiera arte eraman beharko
duzue, kutxara edo makila baten laguntzarekin.

Animo!!!

ENGLISH SONG

ESKULANA:

ABESTIA:
https://youtu.be/xR6dmOoAiBU

Ondorego bi eskulanetatik aukeratu eta egin gehien gustatzen zaizuna.


BARNETASUNA

Barnetasun gelan behin baino gehiagotan egin izan dugun jolas
bat proposatzen dizuegu.
Gure arnasketaren kontzientzia izateko ariketa polita da.
Paperezko bolatxo txiki bat egingo dugu eta putz eginez, etxeko
pasiloan zehar edo gela bateko alde batetik bestera eramatea lortu
behar dugu, horretarako, botatzen dugun haizearen indarra neurtu
beharra daukagu, batzuetan xuabeago eta beste batzuetan fuerteago.
Lastotxo baten laguntzarekin ere egin dezakegu.


Hemen erlaxazio gidatu bat: 















EKAINAK 12 , ostirala ”IKASTOLAKO JAIA”


LAGUNDITXOREN JEITSIERA:









Abestiaren letra:
Lagunditxo!!!!  X 6

Hemen gaude jada guztiok
Etorri ikastolara
Lagunekin elkarlanean
Pozik ibiltzen gara.

Txiki-txikitatik aurrera
Trena ez da gelditzen
Ostopoetan lasaitasunez
Goaz bidea egiten.

Ederki moldatzen gara
Gelan, ortuan, parkean…
Gurera etorri eta
Ikus zazu zuzenean.

Lagunditxo !!!! X 7

Begira ze ondo ibili ginen aurreko urtean… dantza polita geratu
zitzaigun ezta?

JOAN ZEN URTEKO FLASHMOBa: 
 


ESKULANA: Konfeti- jaurtitzailea


Beharrezko materiala:
  • Komuneko paperaren kartoia
  • Koloretako kartulina/ paperak
  • zeloa
  • kola
  • guraizeak
  • globo txiki bat


Nola egin:





LETREKIN JOLASEAN


Goazen Lagunditxoren letrak zeintzuk diren ikustera, ia
ezagutzen ditugun…


l   a  g  u  n  d  i  t  x  o


Horietako letra bakoitzarekin hasten den gauzatxo bat esateko gai
zarete? Eta idazteko? Agian ez guztiak baina 2 edo 3… ANIMOOOO!!!
Adibidez, l letrarekin… lokatza!
a letrarekin...


LAGUNDITXO MARGOTZEKO




AFARIRAKO PIZZA GOXO-GOXOA




EKAINAK 11, osteguna:  ABORDATZERA

AHOZKO POBLEMAK:
-Patakon piratak 8 loro zituen kaiola batetan,horietatik bik alde egin zuten,
zenbat ditu orain?
6 loro
-Patakonen kapelak lau kalabera dauzka,uretara erori eta horietatik bi ezabatu
zaizkio zenbatekin gelditu da kapela?
2 kalabera
-Ane piratak 8 ezpata oparitu dizkio  eta Patakoni, lehehendik bi zituen,zenbat
ezpata ditu orain Patakonek?
10 ezpata.
-Patakonek altxor bat  aurkitu zuen ur azpian,bertan euro bateko 20 txanpon
zeuden,zenbat euro zeuden guztira?
20 euro.

TANGRAMA
Tangrama erabiliz ondorengo edo antzeko pirata itsasontzi bat egiten saiatu.


EMAT liburuko 47. fitxa
Nahiak (ematia) itsasargira (faro) heldu nahi du baina ezin du urik ikutu.
Bidea marraztu beharko duzue, aukera bat baino gehiago dago. Azkenik,
bide motzena zein den aurkitu.


Pirata osatzen:
Onderengo irudiko zenbakian ordena egokian jarraitu eta ea zer irtetzen den.



Pirata  bat marraztu 
Nahi baduzu, irudiak jarraituz, pirata osatu dezakezu.


IPUINA:Pirata zaharra txontxogiloekin

HIZKI SOPA:
Ondorengo hizki sopan piratekin loturiko 5 hitz ezkutu agertzen dira, ea
aurkitzen dituzun.

p
i
r
a
t
a
i
t
d
g
s
d
d
g
h
a
d
g
g
a
l
tx
o
rr
a
n
f
s
d
f
g
h
j
k
a
s
e
z
p
a
t
a
d
f
g
s
d
f
g
h
j
k
l
n
b
a
n
d
e
r
a
n
c
z
c
v
b
b
n
m
z
s
f
l
o
r
o
a
g
h
j

Saiatu hitz hauek osatzen:

P i _ _ t a
A l  t x o _ _ _
Lo   _    _     a
Ez   _    _    ta
B _ n d _  r _


EZBERDINTASUNAK AURKITU:
Ondorengo irudietan ea zenbat ezberdintasun aurkitzeko gai zaren.
Animo!!



ABESTIA:”ABORDATZERA”

ESKULANA:




MERIENDA OSASUNTSUA:




EKAINAK 10, asteazkena

MATEMATIKA

AHOZKO PROBLEMAK

1. Zenbat belarri dituzte guztira bi lehoik?
4 belarri.
2. Idoiak lau problema ebatzi ditu eskolan, eta horietatik lau ongi egin ditu.
Zenbat egin ditu gaizki?
Bat ere ez.
4. Lau arraultza nituen eta bat apurtu egin zait. Zenbat arrautza geratzen zaizkit?
3 arraultza.

IRUDIAK AURKITZEN:

Zenbat zirkulu, karratu eta triangelu ikusten dituzue ondorengo irudian?

BATUKETAK: Paper-behatz jolasa

Orri zuri batekin, ondorengo irudian ageri den moduko paper-behatz
jolasa egin. Kolore bakoitzaren azpian zenbaki bat idatzi (arkatzez egin,
aldatu ahal izateko, hasiera batean 1-5 zenbakiak idatziko ditugu eta aurrerago 5-10).

Bi aldiz egin esku mugimendua, eta aukeratutako 2 koloreen azpian dauden
bi zenbakien arteko batuketa egin.


LIBURUKO FITXA

EMATeko liburuko 45.fitxa egiten saiatu: geoplanoak.

ULERMENA LANTZEN:
Ondorengo testua irakurri eta galderak erantzun laguntzarekin.


IPUINA: ”PLAN BAT DAUKAGU”



AURKITU EZBERDINTASUNAK


ESKULANA:

Zenbakiak erabiliz, ondorengo marrazkiak sor ditzazkezue,
zein aukeratuko duzue?


ZUMBA
Gorputza mugitzeko zumba saio motz bat.






















EKAINAK 9, asteartea

Entzun abesti hau eta ia asmatzen duzuen zein den abestiko protagonista..
garbitu belarriak eta entzun ondo!




Matematika

Zenbakidun dadoak eta partxiseko fitxak erabiliz batuketak egingo ditugu. 


Zenbakien segida honetan, zein falta da?

0 1 2 3 4 6 7 8 9 10

0 1 2 3 4 5 6 7 9 10

Zein zenbaki naiz?

Kartulina edo papera erabiliz buruko bat egingo dugu eta bertan zenbakidun karta
bat jarri dezakegu. Guk ezingo dugu zenbakia ikusi, bakarrik, galderak egin ahalko
ditugu eta erantzunak BAI edo EZ izango dira.
Adibidez: 6 zenbakia baino handiagoa da? 8 zenbakia baino 


LETREKIN JOLASEAN


MARIGORRINGOA PLASTILINAREKIN EGIN:


Plastilina ez badaukazue, hemen Jardunekoen eskutik ideia on bat:


Gorputza astindu!kantu jolasa



ERREZETA OSASUNTSUA

Gorputza astindu ondoren indarrak hartzeko.
























EKAINAK 8, astelehena

Gaur Iharten urtebetetzea da, ZORIONAK POTXOLA!!



Eta hemen gaurko lantxoak...

MATEMATIKA


Bloke logikoak erabiliz espazio- ontzi bat egiten saiatu, hona hemen
gure adibidea:

Nahi baduzue arkatzarekin errepasatu eta ondoren margotu egin
dezakezue.












Espazioko batuketa hauek egiten saiatu:

             

ABESTIA: Astonauta



IPUINA ingelesez



AZKARI OSASUNGARRI ETA DIBERTIGARRIA:


ESKULANA
Espazio- ontzi bat egitera animatzen? 
Komuneko paperaren kartoia eta kartulina erabiliz horrelako zerbait
egin dezakezue...



ESPERIMENTUA INGELESES!!ANIMATU!




YOGA
Orain, atentzioa gorputzera ekarri eta pixka bat lasaitzeko momentua iritsi da....














Atzo Ametsen urtebetetzea izan zen, ZORIONAK TXAPELDUN!


Eta gaur Enekorena...ZORIONAK MUTIL HAUNDI!




















EKAINAK 5

“INGURUMENAREN EGUNA”

Gaur ,ingurumenaren Nazioarteko eguna ospatzen dela eta ekintza
bereziak egingo ditugu. Gizakiaren ongizatean duen garrantziaz  jabetzeko
eta gogorazteko.

GENIALLY AURKEZPENA. 

MARRAZTU   EDO  MARGOTU  LORAK

Ondorengo irudiak margotu dezakezu, edo nahiago izanez gero, zeuk
marraztu gustukoena.


ESKULANA:

1-Lehendabizi, material berrerabiliekin eginiko lorontzi bat egingo dugu.
Behean dituzue adibide batzuk.

2-Ondoren, lorontzi horretan haziak erein edota landare bat landatuko dugu.

3-Hemendik aurrera, maitasun guztiarekin zaindu beharko duzu zure landarea.
Ea zer gertatzen den!!

4-Azkenik, zure landarearen argazkiak bidali andereƱoari.


ABESTIA:  BIRZIKLAPENA.



IPUINA:




FRUTAZ EGINDAKO LOREAK ASKARIRAKO:

































EKAINAK 4 “RING-RING”


ABESTIA:








ETXEKOEN ZENBAKIAK IKASTEN:


Telefono erraldoi bat egingo dugu eta etxeko pareta batean itsatsi.




AGENDA OSATU


Orri zuri batean etxekoen izenak eta alboan telefono zenbakiak
idatziko ditugu.
Horrela, paretako telefonoarekin jolas dezakegu eta bide batez,
zenbakiak errepasatu.


ZEIN ZENBAKI UKITU  DITUT?
2-3-4...pertsonek jolastu beharko dute.


Estutxeko kartak hartu eta telefono bat izango balitz bezala kokatu mahai
edo lurrean 0 tik 9 artekoak.


Lehenengo jokalariak 2 edo 3 zenbaki ukituko ditu ahalik eta azkarren, eta
ondorengo jokalariek berdina ukitu beharko du. ADI EGOTEA GARRANTZITSUA
DA!


Jolasaren helburua, ahalik eta zenbaki kopuru handiena gogoan izatea da.




AUKERATU NAHI DUZUNA:
Ondorengo fitxetatik nahi duzuna auketatu eta ekin lanari!




JOLASTEKO TARTETXOA:


Zure legoekin  zenbakiak osatu itzazu.


ESKULANA


Telefono deiak egiteko bi eskulan apropos dituzue hemen, nahiz eta oso
ezberdinak diren. Bietako bat egitera animatzen?




ZUMBA 


Hemen saio bat gorputza astintzeko.























ZORIONAK IRENE!






























MAIATZAK 29 , ostirala “ PAZKUAK”


IAZKO OROITZAPENAK   ARGAZKITAN……….






BAINA……………..


AURTEN  ETXETIK  BADA  ERE  KOLOREA  ETA 
UMOREA  EZ  DA FALTAKO  GUREAN !!! EZETZ  
BITORIANATXOO?




Bergarako Jardun Euskara  Elkarteak  herritarrei jaiak girotzeko,
 balkoiak zapiz apaintzeko proposamena luzatu  digu. Animatu!!!!!!!


Ondorengo link-ean, alde batetik, zuen zapia diseinatzeko plantila aurkituko
 duzue. Bestalde, aurreko urteetako diseinuak daukazue, marrazkiak margotu
 nahi badituzue.






HIZKI SOPA 


Ondorengo hitzak aurkitzen saiatu.
Bitorianatxo
Zezentxoak
Erromeria
Erraldoiak


b
i
t
o
r
i
a
n
a
tx
o
j
y
e
rr
o
m
e
r
i
a
u
z
a
l
d
r
y
g
s
a
e
h
e
rr
a
l
d
o
i
a
k
j
g
r
e
b
a
x
n
l
t
k
c
a
z
e
z
e
n
tx
o
a
k
i
o


 Falta diren bokalekin osatu ondorengo hitza.


B  ___  t  ___   r  ___   a   n ___  t x ____


ESKULANA:


Nondik nora jaisten da gure Bitorianatxo??
Baiiiiii! Bergarako Errege Seminariotik, Udaletxera!!
Orain bi orri hartu eta baten Errege Mintegia eta bestean Udaletxea marraztu
itzazu:
ADIBIDEAK:


Adi! Ondo zenbatu zenbat arku, balkoi eta armarri
dauden!



Udaletxea: 


Errege Mintegia:


Ziur nago  primeran irten zaizkizuela ezta? Orain gaurko protagonista
marraztuko dugu, NOR OTE DA?????


Orri batean bitorianatxo marraztu eta margotu. Ondoren moztu eta buruan
zulotxo bat eginez soka bat sartu eta bertan lotu.



Hiru marrazkiak eskuan dituzularik, alde baten Errege Mintegia eta parean
Udaletxea itsasi!
Itsasi logela/balkoiko alde batean udaletxearen marrazkia eta bestaldean
Errege Mintegia eta egin Bitorianatxoren jaitsiera etxean!! Aurten zuzenean
eta lehenengo ilaran ikusteko aukera izango duzue, hori zortea!


AHOZKOTASUNA  LANTZEN   BITORIANATXOREKIN!


Konparatu eta alderatu bi irudi hauek:






ONDO PASA AURTENGO JAI BEREZI HAUEK!!!






MAIATZAK 28, osteguna

Matematika: zenbakiak arrantzatzen
Gaurkoan batuketak egingo ditugu baina modu dibertigarri eta freskagarri
batean.
Lehenik eta behin etxean eduki dezakegun tapoiak jasoko ditugu eta
errotulagailu permanente batekin zenbakiak idatziko dizkiogu gainean
(1-10 bitartean).
Etxean daukagun konketa bat urez beteko dugu eta tapoiak bertan sartuko
ditugu.
Jolasaldi bakoitzeko, bi tapoi arrantzatu beharko ditugu, eta 2 zenbaki
horien arteko batuketa egin.
Arrantzan, bakoitzak nahi duen erara egin dezakezue, uretako betaurrekoak
ipini eta ahoarekin harrapatu, eskuekin, pintzekin…zenbakiak begiratu gabe,
tranparik egin gabe!






Zein zenbaki falta da?

Aurreko jolaseko tapoiak erabili ditzazkegu ondorengo segida egiteko. 


Bat edo bi kendu eta asmatu, zein falta da?


EMATeko fitxa
Liburuko 13. fitxa egiten saiatu.









LETREKIN JOLASEAN


Zein letrarekin hasten da “tapoi” hitza?
BAI!    letrarekin!!
Aurkitu beheko irudietatik t letrarekin hasten diren hitzak:





IPUINA: Simeon galdu da







ESKULANA

Ziur gaude ia egunero paseo bat ematera joaten zaretelea etxekoekin.
Aprobetxatu eta jaso itzazue gehien gustatzen zaizkizuen lorak, orain,
udaberrian, pila bat daude eta!
Hemen eskulan polit bat egiteko ideia, andereƱo Arantzazuk oso ondo azaltzen
du bideo honetan egin beharrekoa!






2 aste barru lorak aterako ditugu liburuetatik eta marko polit bat ipiniko diegu!




YOGA
Yoga saio bat.


















MAIATZAK 27, asteazkena


ZENBAKIEKIN JOLASEAN.


Ondorengo irudiko eragiketak ebatzi itzazu.





Estutxeko dadoak eta zenbakidun kartak erabiliz, batuketak egin. Batuketa paper
batean idatzi.






7  EZBERDINTASUNAK AURKITU.




HIZKIAK ORDENATZEN:
Isasontzi hitza idazti eta primeran dakizun bezala,silabak zenbatu,ordenatu…..nahi beste jolas ezazu.



ABESTIA:
Eskulana egiten duzun bitartean entzuteko abestia.
Itsasontsi baten Kaxiano.




ESKULANA
Ondorengo paperezko itsasontzia egin ezazu.




San Joan baleontziak liluratuta utzi ditu Marikalanbre eta haren bi lagunak.
–Bai dotorea! –esan du Uxuek–. Eta erreparatu diezue portuko beste ontziei?
Batzuk erraldoiak dira, eta burdinazkoak. Ez dut ulertzen nolatan ez diren hondoratzen!
–Egia! A zer misterioa! –Ibrahimek, Uxue bezain harrituta.
–Ez da hainbesterainokoa –bota die Marikalanbrek–. Nahi baduzue, esperimentu bat
egingo dugu, eta orduan ulertuko duzue.
 ZERGAITIK EZ DA TXALUPA ONDORATZEN???
Itxurak axola du
Nola lortu plastilina zati bat ez hondoratzea uretan?
Materiala
-Bi plastilina zati, biak berdinak.
-Urez betetako bi ontzi
 Zer egin?
Hartu zatietako bat, eta bola-itxura eman. Bestearekin, berriz, egin txalupa bat.
Jarri uretan, aurrena bat eta gero bestea. Begiratu zer gertatzen zaien.
 Zer gertatu da?
Marikalanbrek lagunei azaldu dien bezala, urak gorantz egiten duen indarra
gauzek duten pisuaren eta itxuraren araberakoa da. Txalupak bolak adina
pisatzen du, baina hark baino azalera handiagoa du. Horregatik flotatzen du;
bola, ordea, trinkoa denez, hondoratu egiten da.
   
Esan eta egin. Marikalanbreren argibideei jarraituta, urez betetako ontzi bat eta
plastilina zati bana hartu dute bi lagunek. Uxuek plastilinazko bola trinko bat
egin du; Ibrahimek, berriz, bere zatia luzatu eta zapaldu egin du, txalupa-itxura
eman arte. Gero, uretan jarri dituzte.
–Zurea hondoratu egin da, eta nirea ez! –ospatu du Ibrahimek.
–Uste dut badakidala zer gertatu den... –ausartu da Uxue–. Nonbait, materialak eta
pisuak ez ezik, itxurak ere eragiten du flotatzean, ezta? BAI HORIXE!!


TXONTXONGILO ANIMATUAK!
Ongi pasatu merezi duzu eta!

















MAIATZAK 26, MARTITZENA


EGUNEKO PROBLEMAK:


1-Ogitarteko bat jaten dut egunero.Beraz, zenbat ogitarteko jango ditut bost egunetan?
5 ogitarteko.
2-Bost sagar ditugu eta bederatzi ikasle gara. Zenbat sagar falta dira ikasle bakoitzak
sagar bana izateko?
4 sagar.
3-Basoan bost haur zeuden ezkutatuta. Sorgin maltzurrak horietako lau harrapatu
eta igel bihurtu zituen. Zenbat haur geratzen dira?
Haur 1.


ZENBAKIAK ERREPASATZEN:


Kartak hartu eta zenbakiak ordenan jarri 0 tik-20ra eta alderantziz:




"BARBANTXOAK" erabiliz honako eragiketak egin:



LETREKIN JOLASEAN



ariketak (egin klik hemen)


Ipuina”BARBANTXO”




AHOZKOTASUNA LANTZEN,GALDERAK ERANTZUN:


-Zein tamainatakoa zen Barbantxo?
-Nora heldu zen Barbantxo espagetti bila?
-Zer eskatu zion dendariari?
-Nor zegoen ortuan?
-Nork jan zuen Barbantxo?
-Nondik irten zen Barbantxo??



TXITXIROEKIN MARRAZKIAK SORTZEN


Oraingo honetan, txitxiroei kolore pixka bat ematen saiatuko gara eta
ondoren marrazkiak edo arte lanak egingo ditugu beraiekin.
Elikagai koloratzailea erabiliz, kolore ezberdinak sortu ditzazkezue
(beheko taulan tanta kopurua agertzen da). 




Kolore bakoitzeko, txitxirio kopuru bat plastikozko poltsa baten sartu, koloreztatzaile
tantak bota eta jarraian bi binagre koilarakada txiki. Dena ondo nahastu eta utzi apurtxo
batean. Txitxiroak kolore pixka bat hartu dutela ikustean, atera hauek poltsatik eta utzi
labeko paperaren gainean lehortzen.


Prest daukazue koloretako txitxiroak nahi duzuen arte lana sortzeko!!




ERREZETA:
Zer da Humussa?





Osagaiak:

  • 160g txitxirio gordinak
  • Limoi erdiren zukua
  • Tahini sopa koilarakada bat
  • Baratxuri hagin bat
  • Gatz koilarakada erdi
  • Soja saltsa (aukeran)
  • Oliba olio koilarakada bat
  • Piperrauts koilarakada txiki bat

Nola egin:

  • Lehenengo txitxirioak egosi.
  • Egosita daudenean ontzi batera bota eta gehitu gainontzeko osagai guztiak.
  • Azkenik irabiatu. Bakoitzaren gustuen arabera ore lodiagoa edo finagoa irten daiteke, fina gustatzen bazaigu salda gehiegi bota beharko diogu.
  • Ogian igurtzi eta prest!











Maiatzak 25, astelehena

Hartu beharreko neurriak


Haurrentzako iragarkia (Osakidetza)




Nola erabili musukoa modu egokian





Birusaren esperimentua




Zein argazkietan dago musukoa ONDO jarrita?




Etxean musukoa sortzen





*Kontuan izan musuko hauek ez dutela babesten, eskulan bezala egin dezakegu
haurrek etxean jarri dezaten, nahi badute.


Letrekin jolasean


Askotan egin izan dugun bezala, musukoa hitzarekin jolas egingo dugu.



Zein letrarekin hasten da “musukoa” hitza? ………..
BAI! m letrarekin!


Aurkitu ezazue irudi hauen artean, m letrarekin hasten direnak:









MAIATZAK  22, ostirala
 “AITXITXA ETA AMAMEN EGUNA”


Dakizuen moduan, urtero garai honetan, aitxitxa eta amamen eguna ospatzen
dugu. Aurten ezingo dugu jaialdirik egin ikastolan, baina proposamen ezberdinak
dauzkagu etxetik egiteko, eta azken hauek zuen aitxitxa/amamei helarazteko!!!
AUPA AITXITXA ETA AMAMAK!



Hemen iazko jaialdiko gure emanaldia, aupa zuek!






ABESTIA: Aitonamonak




ESKULANA: Zuhaitz genealogikoa
Nondik gatozen jakin nahi?
Zuhaitza osatzera animatu, eta familiako kideen argazki edo marrazkiaren
alboan izen abizenak idatzi.






FAMILY MEMBERS IN ENGLISH




AITON-AMONENTZAT GUTUNA
Gutun polit bat idatziko diegu aitxitxa eta amamei, zenbat maite diegun
adierazteko. Marrazkitxo batekin ere apaindu dezakegu.
Zer moduz halako zeozer idazten badiegu?


Kaixo aitxitxa/amama:Zer moduz?Eskerrik asko ni beti hain ondo zaintzeagatik eta zuen maitasun guztia emateagatik.Zuekin egoteko irrikaz nago.Muxu haundi bat.Izena 



Eskutitza beraien etxeko buzoian utzi dezakezue, edo aitatxo/amatxori eman
beraiei helarazteko.




Hemen beste aukera bat, diploma!



















MAIATZAK 21, osteguna

EZAGUTZEN DITUZU?




Sailkatu argazkian ikusten dituzuenak 3 taldetan: txikiak, ertainak eta
handiak (ahoz egin edo nahi baduzue idatzi).
Txikiak:
Ertainak:
Handiak:


Konparatu Guti eta Felixin (berdintasun eta ezberdintasunak)


Aukeratu erraldoi bikote bat, marraztu eta idatzi izenak alboan.








BURUHAUNDIA EGITEN
Erronka: ikastolan egin behar genuen Erraldoien proiektua baina
aurten ezinezkoa denez… animatu zuen buruhaundia etxean egitera eta
grabatu bideo bat buruhaundia ipinita! Bidali zure argazki edo bideoa
tutoreari eta ea muntau polit bat egin dezakegun!


Materiala
• Kartoizko kaxa bat.
 • Guraizeak.
 • Kola
• Errotuladorea.
• EVA goma. 


Nola egin, urratsez urrats:

Aurpegiari forma eman. Daukagun kartoizko kaxaren aldeetako batean begi-zuloak
egingo ditugu. Guk nahi dugu tamaina eta forma emango diegu.

Azala prestatu. EVA goma buruhandiaren neurrira ebakiko dugu. Bost alde prestatu behar
ditugu; izan ere, material horrekin estaliko ditugu kaxaren bost aldeak. Aurpegian ipiniko
dugun zatiari begi-zuloak egin beharko dizkiogu.

Alde denak itsatsi. EVA gomarekin egindako lau aldeak kartoizko kaxari itsatsiko dizkiogu,
kontu handiz. 

Ahoa eta mingaina egin. Beste kolore bateko EVA gomarekin ahoa eta mingaina egingo
ditugu. Egin marrazkia eta ebaki neurrira. Prest ditugunean, buruhandiaren aurpegian
itsatsiko ditugu. 

Betileak margotu. Errotuladorearekin betileak margotuko dizkiogu buruhandiari. 



Hona hemen adibide batzuk:





BERGARAKO ERRALDOIEN  ABESTIA:


Gigantes gigantes vestidos de elegantes
Gigantes gigantes vestidos de percal(bis)
Mari Kattalin gona gorri dantzari ta
Artzai Joxe Bixente
Kolokan -kolokan dabiltza kalian
Danbolin soinuaz.






Errezeta: Bergarako wolfram goxoak 



NOLA EGIN:

Txokolatezko zilar koloreko kanpoaldea.

500 g txokolate %70ekoa eta zilar koloreko elikagai-koloregaia.
Txokolatea sukalde-errobotarekin apurtu. Mineral itxura hartzeko koloregaia
gehitu. 

Irin gabeko bizkotxoa.
720 g arrautza zuringo, 720 g azukarra, 920 g arrautza gorringoa eta 400 g
kakao-hautsa.
Zuringoak harrotu eta azukarra gehitzen joan testura sendoa lortu artean;
gorringoak gehitu eta irabiatzen jarraitu. Hauts-kakaoarekin estali. Xafla
metalikoetan batu eta 180Āŗtan egosi 8-10 minututan.

Konfitatutako gorringoak.
190 gr arrautza gorringo, 150 g azukar, 50 g glukosa, 100 g ur eta 10 g limoi
zukua. Ontzi batean azukarra, glukosa eta ura batu. 118Āŗtan jarri eta gorringoaren
gainera bota barilla batzuekin mugituz. Gehitu limoi zukua eta gatzatu sutan krema
sendo eta erregularra lortu arte. Utzi hozten eta  mahukatan batu.

Azkenik, kakaoko bizkotxo xaflak konfitatutako gorringoaren errellenoarekin bete,
eta bildu ijito-besoa balitz bezala. Erruloa konfitatutako gorringo gehiagorekin
estali eta txokolate-harrietan arrautzaztatu. 













MAIATZAK 20, asteazkena


Lehenik eta behin, gogoratu gaur 17:00-18:30 bitartean
materiala jasotzera etortzea ikastolara!!
Espoloiko atetik sartu.


MATEMATIKA
Erregleten dadoak sortzeko plantila daukazue hemen. Horrelako bi
eginda, batuketan egin ditzakezue. Bi dadoak bota, eta ateratzen diren bi
erregletan ondoan ipiniz, batuketa egin. (Beste eukera bat da, erregleten
dado bat eta zenbakidun dado bat erabiltzea, edota zenbakizko dado arruntak).




Ondoren, batuketa hauek egiten saiatu, falta den erregleta zatia ere margotu.





PINTZEN SIMETRIA JOLASA





ABEZEDARIOAREN JOLASA




"Abezedarioaren jokoa" da . Abezedarioari errepaso bat emateko balioko digu,
baina modu dibertigarrian!


Baina... Nola jokatzen da?


Jokalari kopurua: 2 eta 4 jokalari artean.


Materiala: joko-panela, jokalari bakoitzeko emandako 1 eta jokalari bakoitzarentzako fitxa 1.


Nola jokatzen den:


- Jokatzen hasten den jokalariak dadoa jaurtitzen du, eta zenbakiak adierazten dion
adina lauki aurreratu behar ditu.
- Egokitu zaigun letratik hasten diren hitzak asmatuz.


Ziur hitz benetan dibertigarriak ateratzen direla!


ABESTIA 





GURE DINOSAURUEN PROIEKTUKO BIDEOA
Gure proiektua gogoratzen?





MARRAZTEN:


Zuen gogoko dinosaurua marraztera ausartzen? Dagoeneko izenak ere badakigu,
beraz, idatzi alboan bere izena.


ERREZETA:


Ondorengo errezeta egin ezazu askarirako.Osasuntsu mantentzeko!! ummmmmmm










MAIATZAK 19, martitzena


MATEMATIKA
Seguru etxean animalien panpinak dituzuela, atera kajatik eta jolas dezagun!
Saiatu zaitezte ondorengo eragiketak egiten animaliak erabiliz:


4+5=
2+3=
6+3=
7+2=


Ez ahaztu = ikurraren atzean emaitza idazteaz!





ONDORENGO ERAGIKETAK EBATZI:



Saiatu irudi hauetako animalien izenak irakurtzen, ondoren, 3 aukeratu eta
orri batean izenak idatzi eta animaliak marraztu. Zenbat silaba dauzka izen
bakoitzak?
ANIMO!


ABESTIA





OLERKIA


Euri eta eguzki mendian
nire baserrian txerria.
-Haren azpian zer daude?
-Txerritxo jaio berriak




IPUINA





Learning Animals 




ESKULANA:


Dordoka polit hau egin dezakezue etxean, oso erraza da.
Kartulinarekin bi makila antzeko egin ditzakeue eta ondoren burua.
Begiak jarri dordokari eta oskola madalenaren paperarekin.
Polita ezta?




Eta gaur meriendarako…
tatxaaaaaaaaan…!
















MAIATZAK 18, astelehena


AHOZKO PROBLEMAK :
-Maitanek bi panpin ditu eta nik beste bat. Zenbat panpin ditugu bion artean?
(3 panpin).
-Jolasteko hiru motor nituen, baina jolastokian bat galdu dut. Zenbat
motor geratzen zaizkit?
(2 motor).
-Gomets bat dut hemen eta beste bat hemen. Zenbat gomets ditut
guztira?
(2 gomets).


ERAGIKETA GURUTZATUA:


Ondorengo eragiketa gurutzatua ebatzi ezazu.


IRUDIA ETA HITZA ELKARTU:


ABESTIA: FRUITS






FRUIT JUICE (fruta zukua)





ERREZETA : Frutazko brotxeta


Osasuna gure ondasuna!






IPUINA: Beldar txiki jatuna







MARRAZTENBeldar txiki marraztera ausartzen?



Beldar Txiki Jatuna (El mundo de Eric Carle): Amazon.es: Carle ...















ZORIONAK CHLOE!
















MAIATZAK 15, Santa Juana eguna

Kaixo guztioi, gaur oso egun berezia da gure ikastolan.
Badakizue ze egun den?




 Oso ondo, bai, gaur, Santa Juana eguna da! Entzun bere istorioa.


ESKULANAK
Bi eskulan ezberdin proposatzen dizkizuegu:
1. Mandalak. On line egiteko aukera daukazue hemen: https://mandalas.dibujos.net/
Hemen beste ideia bat etxekoekin mandala bat sortzeko:



  2. Santa juana Marraztu:
Animatzen zarete zuek ere Santa Juana marrazten? (alboan idatzi bere izena)
Hemen bere irudi batzuk:

    

ABESTIA
 Bere momentuan, Santa Juanak egin zuen lan ona eskertzeko eta hilabete berezi hauetan gu zaintzen gaituzten guztiei gure esker ona eskeintzeko abesti polit bat daukazue hemen:


Ondo pasau! 
Eta gora Santa Juana!

Domekan ere egun berezia da, zein egun den jakin nahi
duzue?
Aurten etxetik egiteko proposamenak dauzkazue orrialde
orokorrean, begiratu han...





















MAIATZAK 14, osteguna


Zer da?


Ikastolako ortuan ereiten dugu aitxitxa Marianorekin negutegian,
Jan egiten da
Laranja kolorea du
baina ez da laranja
zer ote da??




Begira begira ze ondo ibili ginen ortuan…!





IPUINA: Kalabaza tripontzia






ABESTIA INGELESEZ





ERREZETA


KALABAZA PUREAREN ERREZETA
Hemen kalabaza purearen errezeta, kopiatu ezazue osagaiak eta
pausuak paper batean eta animatu errezeta egitera!


Osagaiak:
-Kalabaza
-Patatak
-Azenarioak
-Porruak


Pausuak:
1. Osagaiak moztu
2. Lapikoan sartu
3. Dana egosi
4. Ondo irabiatu
5. Eta jatera!!


LETREKIN JOLASEAN


Orain, askotan egiten dugun moduan, kalabaza hitza silabatan
banatuko dugu, ondoren letraz- letra eta hauek ordenean ipintzen
saiatuko gara.
Azkenik, letra guztiak buruz behera jarri, binaka edo hirunaka jaso
eta ateratzen dena irakurtzen saiatu.


 
Ea olerki hau osatzea lortzen duzuen, askotan erabiltzen dugu gelan
ipuina amaitzen denean…



Eta hala _ _ _ _ _

edo ez bazan,

sar dadila _ _ _ _ _ _ _ _ _

eta atera dadila

Bergarako _ _ _ _ _ _ !








MAIATZAK 13, asteazkena


MATEMATIKA


Ordenatu zenbakidun kartak 0tik 20ra. Alboan, dagokion puntodun kartak
eta eskuen kartak ipini (eskuen kartak 10erarte daude).




Ondoren, etxeko objektuak erabiliz, batuketak egingo ditugu:




Orain, kenketak egingo ditugu.


Lego piezak erabili ditzakezue, edo beste objektu batzuk. Objektu kopuru
 bat ipini eta zenbakia orri batean idatzi. Ondoren erabaki horri zenbat
 kenduko diogun, zenbakia - ikurraren ostean idatzi eta objektu horiek
kendu.
 Zenbat geratzen dira orain? = ikurraren alboan idatzi emaitza.


Adibidez, dorre honi (5), 2 pieza kentzen badiogu, zenbat geratuko dira? 
5-3=




ESKULANA


Ziur gaur ere kalera aterako zaretela bueltatxo  bat ematera, aprobetxatu
eta jaso arramak eta hostoak biltzeko aukera daukazue. Ondoren,
komuneko paperaren kartoiarekin eta hariekin txontxongilo polit hauek egin
ditzakezu. 
Animatu antzerkitxo bat egitera!!




LETREKIN JOLASEAN


Oraingo honetan simetria egingo dugu letrekin. Ezkerraldeko letrak 
eskumaldean idatzi beharko dituzue. Adi! baliteke hitz sekreturen 
bat egotea...




Ondorengo hitzak aurkitu beharko dituzu hizki sopan.




AURKITU EZBERDINTASUNAK




OLERKIA





YOGA SAIO BAT















MAIATZAK 12, martitzena


TXANPONEKIN JOLASTEN:
Ondorengo irudia behatu eta jarraian dauzkazun galderak erantzun.


-Zeinek dauka txanpon gehien?
-Zeinek dauka txanpon gutxien?
-Zeinek ez dauka txanponik?
-Zenbat diiru dauka  Anek  guztira?
-Zenbat diru dauka Jonek guztira?
-Zenbat diru dauka Lurrek guztira?
-Zeinek dauka diru gehien?
-Zeinek dauka diru gutxien?




JOLASA


Zorro handi batean material ezberdinez osatutako objektuak gorde
(txanponak, tapoiak, galtzerdiak, botoiak, ontziak garbitzekoa, etab.
Begiak estali eta eskua sartu, objektu bat atera eta zer den asmatu behar
duzue ukimena erabiliz. Disfrutatu!!




DENDA


Dirua erabiltzen ikasteko, denda bat sortu nahi dugu. Zuen etxeko
txokoren baten sortu dezakezue. Guk, ideia batzuk emango dizkizuegu…




Zuek nahi dituzuen produktuak aukeratu ditzakezue (etxeko esne
botilak, yogur poteak, arraultza kajak, zereal/galleta kaja…) eta
txartelak sortuko ditugu. Marrazkia egingo diogu, izena idatziko
dugu eta alboan prezioa jarriko diogu (eurotan, zentimoak ez).
Lasai hartu, egunean pare bat txartel eginda nahikoa.




Denda egina daukazuenean, bertara joan zaitezkete erosketa egitera
(ama eta aita) eta zuen seme/alabak, erosi duzuen horrek, guztira
zenbat balio duen kalkulatu beharko du.


ASMAKIZUNA


Zer ote da?


Lau hanka ditu,
zaunka egiten du
gizakiaren oso lagun ona
da,
pozik dagoenean buztana
mugitzen du,
zer da?


ABESTIA “Txakur bat erosi dut”




MINDFULNESS

Gure arreta gorputzera (orainera) ekarri ahal izateko jolas txiki 
bat egingo dugu (jolas honetan gurasoen laguntza beharko 
dugu, norbaitek gidatu beharko baitu ariketa).

Oinetako gabe jarriko gara zutik eta leku pixkat hartuko dugu.
Animali ezberdinen ibilera egiten saiatuko gara (beti ere isiltasun
 osoz eta lasai, prezarik gabe).
“Lehenengo, iƱurrien bezala ibiliko gara, pauso txiki txikiak 
emanez (10-15 segunduz).
Ondoren, matxinsaltoak bezala, saltotxoak eginez.
Gero, tximeleta bezala, arin-arin, hegaka bezala.
Jarraian, elefanteak bezala, pausu indartsuak eta geldoak emanez.
Orain, saguak bezala, arin, eta hanka puntetan.
Azkenik, zaldiak bezala, bi pausu hanka bakoitzarekin, arin.”

Bukatzean, arnasa sakon hartu eta poliki-poliki botako dugu. 
PRIMERAN!












Begira hemen Chloek etxean egin duen ortua...berak azalduko digu!




Eta hemen daukagu Martxel ipuin kontalaria!!