2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

MARTXOKO EGUN BEREZIAK

Martxoan badugu egun bereziak: lehenengoa bihar, Aitaren eguna, martxoak 19.
zer izango ginateke gure aitarik gabe? amarekin batera zaindu eta ahalik eta ondoen hezten gaitu, gainera beti dago gurekin jolasteko prest!
Horrexegatik eta asko maite ditugulako marrazki polit bat oparitzea proposatuko dizuegu, ikastolan egongo bagina egingo genukeen bezala!

 MARTXOAK 19 AITAREN EGUNA,
                TA NIK EMANGO DIOT, 
                NIRE ZORIONA.
                NAHIZ NI BETI EZ IZAN,
                OSO, OSO,ONA,
                NIRETZAT IZAN ZAITEZ, 
                AITA TA LAGUNA.






Horretaz gain, martxoaren 21ean, Down Sindromearen Nazioarteko eguna ospatzen da eta jarraien beste aukera polit bat uzten dizuegu, nahi duenak egin ahal izateko.

  • Galtzerdi hauek margotu eta apaindu.
  • Galtzerdi pare ezberdina jantzi eta argazkia tutoreari bidali.

ANIMATU!!