2020(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

LGTBI eguna

Domekan, LGTBI eguna ospatzen da, eta guk ere bat egin nahi dugu ekintza
ezberdinak proposatuz. 
Hemen dituzue lantxo batzuk, nahi duenak egiteko.






IPUINA (ARRAROA)






ESKULANAK: 
Koloretako ortzadarra











TXIMELETA





BEHATZEKIN MARGOTZEN



ABESTIA:









ASKARI  DIBERTIGARRIA ETA OSASUNGARRIA :






2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

ETXETIK EUSKARALDIRA

ESKULANA



Etxekoek hartuko duzuen rolari dagokion marrazkia aukeratu, apaindu, eta
arropa pintza batean jarri dezakezue “txapa” antzeko bat egiteko.


 

2020(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

ETXETIK EUSKARALDIRA


Banatu dezagun “euskara” hitza silabatan eta ondoren letraz letra.




Letrak ordenatu eta ea asmatzen duzuen zein hitz den...




Nahi duzuenok letra hauek margotu ditzakezue





2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

ETXEALDETIK EUSKARALDIRA

APIRILAK 28, MARTITZENA





JOLASA

Koloretako puntuak egiten hasita gaudela aprobetxatu dezagun jolas erraz
bat egiteko.
Kolore bakoitzeko bi puntutxo egin dezagun (5-6 kolore erabili) eta bata
bestearen parean jarri. 2 pertsona beharko ditugu jolas hau egiteko. 

Hemen azalpena:



2020(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

ETXEALDETIK EUSKARALDIRA

APIRILAK 27, ASTELEHENA

Gorputza astintzeko hemen abesti martxoso bat, koreografia ere badakigu,
beraz, animatu!




2020(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

EUSKARALDIA


Etxetik EUSKARALDIRA 



Euskara gehiago, gehiagorekin eta
gehiagotan!   
APAINKETAK
Abesti honek lanerako girotuko gaitu…



Jarri dezagun koloretako puntuak gure etxeko leihoetan, etxetik euskaraldira ekimenean
parte hartuko dugula adierazteko.
Beheko argazkian adibide batzuk:





Gogoratu, ekimen honetan, gure etxeko hizkuntza ohiturei buruz hausnartu behar dugula, eman diezaiogu bultzadatxo bat euskarari!

*Partekatu euskaraldiaren inguruko ekintzen argazkiak zure tutorearekin!

2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

2020(e)ko apirilaren 18(a), larunbata

2020(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

2020(e)ko apirilaren 9(a), osteguna

2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

ERRAMU ZAPATUA 2020






BALKOIAK ZAPIEKIN APAINDU:


Animatu zuen balkoietan laukidun baserritar  zapiak
zintzilikatzera. Mahoi-ez jantzi nahi baduzue ere primeran!!




12:00etan TXORIMALOEN AURKEZPENA
BALKOIETAN.

TXORIMALOAREN OLERKIA

Firi firi firi firifi
haizea dator mendi goitik
udazkena ken ken txorimaloa jazten
udazkena ken ken txorimaloa jazten
txapel txapel txapela txapel
burua dago epel epel

ABESTIA






TXORIMALOA EGITEKO 2 AUKERA:
Animatu biak egitera!!!!

Ondorengo txorimaloetatik nahi duzuna auketatu,
inprimatu edota zuk  zeuk
marraztu, 12:00etan balkoi zein lehioetatik zintzilikatu.

   

ANIMATU eta egin benetako txorimaloa!
Zuen arropak hartu, eskuohial edota 
periodikoekin bete ditzakezue. ANIMATU!!!!




13:00etan TALO DASTAKETA.

Taloaren errezeta daukazue jarraian, behar bada
erosketak egin beharko dituzue osagairen bat
faltan duzuelako.
Dena prest daukazuenean,
aurreko amantalak jantzi eta hasi lanean!!!!
Ummm segururu mundialak irtengo zaizkizuela!
Bideo hau baliagarria izango zaizue
pausoak jarraitzeko.

Begiratu badaezpada:















13:30etan LEKAIXOKA BALKOITIK






ZER ESAN NAHI DU LEKAIXO HITZAK?

Lekaixo hitzak, ohiua, irrintzia, deiadarra, esan
nahi du. Aspaldiko euskaldunek erabiltzen zuten deia,
abisuak pasatzeko, arazoak komunikatzeko
zein urrun zeudenei hurbiltasuna adierazteko.
”Oinarrian, gure arbasoengandik
jaso dugun herri ohitura, irrintzi, doinu eta berbaren
komunikatzaile berriak gara”.

Hemen adibidea:

14:00etan HERRI -FAMILIA BAZKARIA

Bazkari ederra egiteko aukera daukazue
etxekoekin, euskal produktuak km0
dastatzeko aitzakia eta aukera bikaina.



17:00etan ERROMERIXIA  BALKOIAN:

Goizeko taloa eta herri-famili  bazkaixan bapo- bapo
jan ondoren, dantza egitea tokatzen da.

Mahaitik jaiki, bikotea aukeratu eta balkoian dantzatu.
Hurrengoko abestiak,
edota zuek nahi dituzuen EUSKAL ABESTIAK dantzatu.





  
18:00etan BERGARAKO ZEZENAK GANADUTEGIAREN ESKUTIK:
ZEZENTXOAK ETA PONIAK,

EUREN FACEBOOKEKO ORRIAN,
JARRAITU BERTATIK!





2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

Autismoaren Nazioarteko Eguna

Gaur Autismoaren Nazioarteko eguna da eta bertatik honako proposamena bidali digute.
Parte hartu nahi duzue?

"Gaur Autismoaren Nazioarteko eguna da eta ospatu nahi dugu!!

Hemen erronka:

- Zerbait urdina jantzi.
- 17:00etan balkoira irten “marea urdina” abestera.

2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

GAUR ELURRA ARI DU!!!

Gaur goizean sorpresa ederra hartu dugu!! Inguruko mendiak zuriz jantzi dira eta kalean ere elur maluta batzuk ikusteko aukera izan dugu, hau poza!!
GORA ELURRA!!!







2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

ASTEBURURAKO PLANAK


Hona hemen Pirritx, Porrotx eta Marimototsen deialdia!





Horretaz gain...



2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

2020(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

KOLORETAKO MUNSTROA ETA KORONABIRUSA

Hemen Koloretako Munstroa eta koronabirusaren ipuin polit bat. Etxeko txikiei Koronabirusa zer den azaltzeko aproposa!




Lasaiunea

Kaixo :

Egunak aurrera doaz eta lasai egoteko une goxoak ere aprobetxatu behar ditugu!

Hona hemen, familian edota bakarka gustora eta lasai egoteko entzunaldia.

Disfrutatu

Argia


hemen beste bat

Maria Pintos1

2020(e)ko martxoaren 24(a), asteartea

Muxu haundi bat!





Muxu haundi haundi baaaaaaaat...!!

2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

MARTXOKO EGUN BEREZIAK

Martxoan badugu egun bereziak: lehenengoa bihar, Aitaren eguna, martxoak 19.
zer izango ginateke gure aitarik gabe? amarekin batera zaindu eta ahalik eta ondoen hezten gaitu, gainera beti dago gurekin jolasteko prest!
Horrexegatik eta asko maite ditugulako marrazki polit bat oparitzea proposatuko dizuegu, ikastolan egongo bagina egingo genukeen bezala!

 MARTXOAK 19 AITAREN EGUNA,
                TA NIK EMANGO DIOT, 
                NIRE ZORIONA.
                NAHIZ NI BETI EZ IZAN,
                OSO, OSO,ONA,
                NIRETZAT IZAN ZAITEZ, 
                AITA TA LAGUNA.






Horretaz gain, martxoaren 21ean, Down Sindromearen Nazioarteko eguna ospatzen da eta jarraien beste aukera polit bat uzten dizuegu, nahi duenak egin ahal izateko.

  • Galtzerdi hauek margotu eta apaindu.
  • Galtzerdi pare ezberdina jantzi eta argazkia tutoreari bidali.

ANIMATU!!